2023ko ekainaren 28a

Garapen Ekonomikoak Adimen Artifiziala erabiltzen duen proiektu bat finantzatu du, ikuslearen emozioen arabera ikus-entzunezko edukiak, hala nola filmak eta serieak, egokitzeko

‘Emotional Films’ proiektua Kakuru Sam enpresa buru duen partzuergo batek sortu du, I+Gko proiektu estrategikoen deialdiaren barruan
Uxue Itoiz S4 Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen zuzendari 
nagusia, ‘Emotional Films’ proiektuko partzuergoko kideekin eta Nafarroako 
Gobernuko eta CEINeko teknikariekin batera.
Uxue Itoiz S4 Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, ‘Emotional Films’ proiektuko partzuergoko kideekin eta Nafarroako Gobernuko eta CEINeko teknikariekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, I+Gko Proiektu Estrategikoetarako Laguntzen deialdiaren bidez, ‘Emotional Films’ proiektua finantzatu du. Proiektu horren bidez, adimen artifiziala erabiltzen duen teknologia bat sortu da, ikusle batek ikusten duen ikus-entzunezko edukia bere erantzun emozionalen arabera egokitzeko. Kakuru Sam enpresa buru duen partzuergo batek garatu du proiektua, eta ADItech korporazio teknologikoak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Unibertsitateak (UN) eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabideen Zentroak (CREENA) ere parte hartu dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).