Descárgate la app
Garapen Ekonomikoak biomasa-bulego bat ireki du enpresei deskarbonizazio-prozesuan laguntzeko
2023ko otsailaren 28a
Garapen Ekonomikoak biomasa-bulego bat ireki du enpresei deskarbonizazio-prozesuan laguntzeko
Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak Agoitzen dagoen biomasaren bulego berriaren aurkezpen ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Departamentuak enpresen esku jarri du, deskarbonizazio prozesuetan laguntzeko. Horren bidez, bisitak egingo dira enpresetara, energia berriztagarriko iturri horren abantailen berri emateko.
Gainera, webgune bat eratu da zeinetan enpresek biomasa instalatzean eskuratuko duten aurrezki energetikoa kalkulatu ahal izango duten.
Bere mintzaldian Irujok arbuiatu du “biomasa energia berriztagarriaren iturria dela, zein azken hamarkadan ia % 26 hedatu den, gehienbat azken urteotan, 2021. urteko krisiaren ondoren”. Ondorioz, “bulegoak erantzun nahi dio biomasaren erabilera, kostua hala nola eraginkortasun energetikoa barne hartzen dituen erabilerarekin lotutako enpresa mailako informazioaren eskari itzelari.
Biomasaren bulegoa instalatzeko hautatutako lekua Agoitz da, izan ere, “udalerri honek biomasaren benetako gune logistikoa bihurtzeko osagai guztiak ditu. Hemen teknologia, industria eta baso-masa oso hurbil dauzkagu”, ziurtatu du kontseilariak.
Ekitaldia Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) instalaziotan ospatuko da, zeinetan finkatuko den bulegoa. Garapen Ekonomikoaren kontseilariarekin batera etorri dira ekitaldira Industriaren, Energiaren eta s4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi Uxue Itoiz; Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendari Martin Ibarra; Baso eta Zinegetika Zerbitzuko zuzendari eta Ingurumeneko Zuzendaritzako Fermin Olabe; NASUVINSA-ko Lurralde Garapen Jasangarriaren Sekzioko arduraduna den Arantxa Arregui; eta CENER-eko Pablo Ayesa zuzendaria.
Horrez gainera, ekitaldia mahai-inguru batekin osatu da zeinetan biomasa ekoitzi edota kontsumitzen duten enpresa ezberdinek parte hartu duten. Mahaiko moderatzaile lanak AIN-eko Energiaren Arloko Proiektuen ingeniari Susana Tantosek bete ditu; partaideak izanik, Alfredo Martínez, Naparpellet-eko merkataritza zuzendaria, Francisco Urzáiz, Aceite Artajo-ko gerente eta jabea, eta Smurfit Kappa-ko Zangozako MG paperaren solairuko arduraduna, Pedro Mendarozketa.
Bulegoa
Biomasaren bulegoak deskarboniziora bideratutako industrian ereduaren aldaketa bultzatu nahi du. Gainera, bere ekoizpen ereduarekin irtenbiderik onena topatzeko industrien mesedetan, laguntza, aholkua eta lankidetza eskaintzen ditu. Eta azkenik, bulegora etortzen den pertsona orori instalazio berrien inplementaziorako existitzen diren laguntzei buruzko informazioa ere emango zaio.
Bulegora jotzeko bi modu daude aukeran. Alde batetik, enpresek bulegoa bisitatu ahal dute edo pertsonal teknikoa bere instalaziotara etortzea eskatu, biomasarekin lortu ahal dituzten aurrezkien gainean in situ azalpenak jaso ahal izateko. Bestalde, www.biomasanavarra.com webgunea sortu da, arlo honetako abantailei buruz informatzeko eta online aholkua eskaintzeko. Orrian hainbat baliabide daude erabilgarri, esaterako biomasaren kalkulagailua. Horrela, enpresek energia mota honen galdara bat instalatzeak dakartzan kostuak kalkula ditzakete, baita harekin lortu ahal izango luketen aurrezkia ezagutu ere.