2024ko irailaren 18a

Foru interesekotzat jo da Kasedako Viscofan deskarbonizatzeko planean sartutako autokontsumorako planta fotovoltaikoa

Instalazioak urtean 50.000 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestuko du, eraikitzen ari diren bitartean 269 lanpostu sortuko ditu eta lau enplegu dagoeneko martxan dagoenean
Foru interesekotzat jo da Viscofan enpresaren autokontsumorako planta fotovoltaikoa Irudi galeria

Foru interesekotzat jo da Viscofan enpresaren autokontsumorako planta fotovoltaikoa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du ACCIONA Energiak 48,11 MWp-eko autokontsumorako planta fotovoltaikoa eraikitzeko proiektua foru-intereseko inbertsio gisa deklaratzeko. Instalazio hori Viscofan enpresak Kasedako udalerrian duen ekoizpen-zentroaren deskarbonizazio-planaren barruan dago.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).