2025ko irailaren 22a

Kulturak jardunaldi teknikoa egingo du Nafarroako sektore arkeologikoak hurrengo urteetan izango dituen ekintza-ildoak definitzeko

Jardunaldiaren helburua izan da Nafarroako hurrengo Arkeologiako Plan Estrategikoa eta sektoreari buruzko Foru Dekretu berria jorratzea
Ezkerretik eskuinera: Kulturako zuzendari Nagusia, Ignacio Apezteguia; 
Jesus Garcia (Ondare Zerbitzuko arkeologoa); Ondare Zerbitzuko zuzendaria, 
Alicia Ancho; Esnaola kontseilaria; Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren 
Erregistro Ataleko burua, Jesus Sesma; eta Raquel Unanua (Ondare Zerbitzuko 
arkeologoa)
Ezkerretik eskuinera: Kulturako zuzendari Nagusia, Ignacio Apezteguia; Jesus Garcia (Ondare Zerbitzuko arkeologoa); Ondare Zerbitzuko zuzendaria, Alicia Ancho; Esnaola kontseilaria; Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Erregistro Ataleko burua, Jesus Sesma; eta Raquel Unanua (Ondare Zerbitzuko arkeologoa)  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria den Rebeca Esnaolak hasiera eman dio astelehen honetan ‘Nafarroan arkeologiarako esparru berri baterantz’ izeneko jardunaldi teknikoari; hau da, Administrazioaren eta profesionalen arteko topagunea Foru Komunitatean sektore arkeologikoak egun zer egoera duen aztertzeko. Zehazki, ekitaldiaren helburua izan da Nafarroako arkeologiaren egoeraren diagnostikoa aurkeztea nahiz bertaratutakoei Foru Exekutiboa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gauzatzen ari den lan-prozesu bikoitzaren berri ematea: batetik, Nafarroako Arkeologiaren Plan Estrategikoa egitea, eta, bestetik, esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoei buruzko Foru Dekretu berri bat onartzea. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).