Descárgate la app
Kulturak Navarro Villoslada 2023 Literatura Sariaren irabazleak iragarri ditu
2023ko azaroaren 15a
Kulturak Navarro Villoslada 2023 Literatura Sariaren irabazleak iragarri ditu
Vianako Printzea Erakundeak-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Navarro Villoslada Literatura lehiaketako lehen edizioko sarituak ezagutarazi ditu. Sari horien helburua Foru Komunitatean literatur sorkuntza sustatzea da. Saria 30.000 eurokoa da (15.000 euro gaztelaniarako eta 15.000 euro euskararako), eta poesia, antzerkia, komikia eta eleberri grafikoa, saiakera eta haur eta gazte literatura biltzen ditu. Bi kategoriatan banatzen da, hizkuntzaren, gaztelaniaren edo euskararen arabera.
Gaztelaniazko kategoria
Epaimahaiak, Navarro Villoslada Literatura Sariaren gaztelaniazko bere edizioan, Bob Western izengoitiari jarraiki, Pello Pellejero autorearen “Caen láminas muertas” saritu du. Bereziki nabarmendu dituzte bere narrazio egituraren txukuntasuna eta pertsonaien sorkuntza zorrotza. Lanak, eguneroko egoerak hala nola eszenatoki distopikoak tarteko, irudimenezko eta trebeziaz ebatzitako tramak dakartza halaber elementu landuekin eta literatura-tradizioa, Borges eta Monzó barne, omentzeko ironia batekin kontatuz. "Prosa dotore eta landuaren zehaztasunak, elementu bateratzaile gisa jarduten du", erantsi zuen epaimahaiak.
Pello Pellejero Goñi, 1961ean Iruñan jaioa, Informazioaren Zientzietan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik 1986an. Aurretiaz, informazioaren idazle eta kolaboratzaile bezala aritu zen lanean hedabide ezberdinetan: Deia, Navarra Hoy, Diario de Noticias eta RTVE. 1997tik aurrera, rolak bete ditu komunikazio instituzionalerako, bai Nafarroako Gobernuan eta bai Nafarroako Unibertsitate Publikoan. 2019. urtetik aurrera, Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian aritu da lanean.
“Caen láminas muertas” bere lana, gizakiaren egoera literatura azpi-genero ezberdinen eskutik esploratzen duten bederatzi kontakizunen bilduma bat da, ipuin klasikoa nahiz nola fantasiazko literatura hala nola metaliteratura eta auto-fikzioa bere baitan hartuz. Munduko askotariko eszenatokietan girotutako kontakizunek askotariko egoerei aurre egiten dieten protagonista anitzak aurkezten dituzte, sarritan autorearen begiradapean desitxuratuta.
Euskerazko kategoria
Euskerazko edizioko saria, Delta goitizenarekin aurkeztutako eta Angel Errok idatzitako Itzulpena-Traducción lanari eman zaio. Poema-liburu hau, amodioa, heriotza hala nola denboraren joana bezalako gaien gainean ari da; epaimahaiaren esanetan, bere orrietan oroitzapenaren edertasuna dakartzaten egunerokotasunaren hala nola nostalgiaren arteko elkarrizketa bat gauzatzen da. Horrez gainera, Itzulpena-Traducción metapoesiaz beterik dator, literatura genero honi buruzko gogoeta interesgarriak ere barne hartuz. Epaileek obran agerikoak diren tentsio literarioa eta sinbolismoa nabarmendu zituzten, baita bere adierazpen aberats eta gardena ere. Autoreak balio berezia eman die hitzei eta horietako bakoitzak dakartzan oroitzapenei; baita isiltasunari eta gabeziari ere, dualtasunaren eta alderaketaren bitartez joko ironiko bati bidea emanez. "Interakzio leun bat dago beste hizkuntza batzuekin, bere artean ispiluen labirinto batean bezala nabigatzearen eraginez testuei itzuliak baino birsortuak izateko sakontasuna ematea lortuz. Eta emaitza, batasun ikuspegitik datorren lan berritzaile eta ezohiko bat da", ondorioztatu zuen epaimahaiak.
Angel Erro, 1978. urtean Burlatan jaioa, poeta eta itzultzailea da, euskal literaturaren esparruan bere lanengatik eta itzulpenengatik ospetsua. Bere argitalpenen artean, Eta harkadian ni (2002), Gorputzeko Humoreak (2005) eta Poema liburu bat (2022) poema-liburuak hala nola Lerro etena (2019) dietarioa ditugu. Bere lana antologia ezberdinen baitan sartuta dago eta, besteak beste, Emily Dickinson eta Grégoire Bouillier bezalako autore ospetsuen lanak itzuli ditu euskerara. Horrez gainera, zutabegilea izan da Berria egunkarian, baita Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea ere.
Itzulpena-Traducción, hitzez haratagoko poesia eta egia poetikoa esploratuz, elebitasuna eta itzulpena ospatzeko liburu bat da. Liburu honen poema bakoitza bi bertsiotan dator, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, autorearen hizkuntza biak erabiliz sentimenduaren gozotasunak atzemateko asmotan.
Lan originalak eta berriak
Lan saritu biak originalak eta berriak dira, lehiaketak eskatu bezala, eta autoreek, lanak argitara ditzan, Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeari emango dizkiote esklusiban hiru urtetarako erreprodukzio, banaketa nahiz erabilera publikorako eskubideak.