2022ko urriaren 21a

Sexu Abusuen Batzordea eratu da Nafarroako eliza katolikoaren barruan

Zazpi kideek beren karguak hartu dituzte eratzeko saioan, eta biktimen errekonozimenduak emateko edo baztertzeko ardura izango dute, nahitaezko txosten profesionalen ondoren
Imagen de la sesión constitutiva de la Comisión.
Imagen de la sesión constitutiva de la Comisión.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Eliza katolikoaren barruan, Sexu Abusuen Batzordea eratuta geratu da gaur goizean Nafarroako Jauregian. Bertan izan dira, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos, eta Batzordea osatuko duten zazpi kideak; zehazki, Nafarroako Parlamentuak hautatutako bi pertsona, Gobernuak berak izendatutako beste bi pertsona, Elizaren barruan sexu-abusuak jasandako biktimen Nafarroako elkarteek hautatutako beste bi ordezkari eta Delituaren Biktimak Artatzeko Foru Exekutiboaren Bulegoko arduraduna.

Batzorde hau, Nafarroako Eliza katolikoaren esparruan jazotako sexu abusuen biktimen errekonozimendua helburu duen uztailaren 5eko 24/2022 Foru Legearen 7. artikuluari jarraiki eratu da, Nafarroako Parlamentuaren oniritziarekin; legeak Foru Komunitatean Eliza katolikoaren hierarkiari bi kide esleitzeko aukera erreserbatzen zuen, azkenean ez baitute Batzordean parte hartzeko hierarkia eklesiastikoaren ezezkorik jaso; Nafarroako Gobernuak esku bat luzatzeko prest jarraitzen du hori gauzatu ahal izateko.

Zehazki, gaur goizean, Batzordeko kide izateko bere kargu berriez jabetu dira abusuen biktimen elkarteetako ordezkariek hautatutako Mikel Lizarraga historialaria eta Josean Echauri psikologoa, Nafarroako Parlamentuak proposatutako Esther Aldave historialaria eta Ana Carmona kriminologoa, Gobernuak proposatutako Camino Bueno irakaslea eta Mikel Cordoba giza eskubideetako aditua; horiekin batera, foru Exekutiboko Delituaren Biktimen Arretarako Bulegoko arduraduna den Izaskun Gartzaron.

Gaurko eraketa saioan, Batzordeko kideek organo honek, gutxienez hilean behin bilera bat ospatuz, garatuko duen funtzionamendu bide-orria trazatu dute; batzordeko kideek, Delituaren Biktimen Arretarako Bulegora heltzen diren espedienteak baloratuko dituzte Elizaren esparruan sexu abusuak salatu izan dituzten pertsona guztien errekonozimendu ofizialari edo, hala badagokio, horiek errefusatzeari ekinez.

Bileraren aurretik, Eduardo Santos foru Exekutiboko Justizia eta Migrazio Politiketako kontseilariak berretsi du Batzorde eratu berriaren funtzionamendua oinarrituta dagoela “nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak arloetako jurisprudentzia zabalean.”

Nabarmendu du Batzordeak “ez duela inoiz zigor-izaerarik izango, zeren kasu gehienak preskribatuta daude eta memoria, justizia, erreparazioa nahiz ez errepikatzearen bermea kontzeptuak ditu oinarri. Biktimekiko errekonozimenduak oinarrizko arau horiek izango ditu xede”.

Gaur goizeko eraketari jarraiki, Delituaren Biktimen Arretarako Bulegoa izango omen da eskubide urratuen biktimak izandako hauen lekukotasuna biltzeaz arduratuko dena; jarraian eta dagokion txostenarekin, Batzordeko kideek ebaluatuko dituzte, azken hitza hauena izanik biktimen errekonozimenduari edo gaitzespenari ekiteko orduan. Pertsona katetuek erabili dezaketen telefonoa da: 848-421387.