Descárgate la app
Nafarroako Pirinioetan 573 ekimen ekintzaileri 2,7 milioi euro baino gehiago eman zaizkie
2023ko abenduaren 27a
Nafarroako Pirinioetan 573 ekimen ekintzaileri 2,7 milioi euro baino gehiago eman zaizkie
Nafarroako Gobernuak 2.719.863 euroko laguntzak eman dizkie mikroenpresei eta ekintzailetzari azken bi urteetan, Pirinioetako Planaren barruan. Guztira, inguruan jarduera ekonomikoa garatzen duten 573 ekimen ekintzaileri eman dizkie gehienez ere 5.000 euroko laguntzak, eta Next Generation EUko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoetatik (MRR) datozen funtsen kontura eman dira.
Diru-laguntza hauek, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) artean ekintzailetza sustatzeko lurralde proiektua garatze aldera eginiko hitzarmenaren eskutik tramitatu da, Nafarroako Pirinioetan 2022 eta 2023 urteetan zehar garatutako suspertze ekonomikoaren planaren baitan.
Jarduketa plan honek barne hartu du mikroenpresetara nahiz ekintzaileengana zuzendutako lehen lerro bat, ekonomia berde eta digital baterantz bideratutako jardueretarako inbertsioen laguntzekin eta bultzadarekin. Iaz 909.425,12 euro ordaindu ziren 186 espedienteren artean, diru-laguntzen deialdi bat baliatuz; aurten berriz, 807.607 euro ordaindu zaizkie 170 pertsona onuraduni, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren emakida eta ordainketaren azken ebazpenean xedatuaren arabera.
Bigarren jarduketa lerroak lurraldean jarduera ekonomikoa garatzeko oinarrizko baldintzak sortzea nahiz indarrean dagoen enpresa-ehunari konektagarritasuna bermatzea izan ditu xede. Helburu horiei jarraiki, foru Exekutiboak 2022. urtean hitzarmen bana izenpetu zituen zuntz optikoa Erronkariko Batzordean partekatu nahian 370.000 eurogatik, Luzaideko Udalean 100.000 eurogatik eta Erroibarko Udalean beste 90.000 eurogatik. Aurtengoan hitzarmenak sinatu ditu Aezkoako Batzar Nagusiarekin 300.000 eurogatik, Zaraitzu Ibarreko Batzar Nagusiarekin 120.000 eurogatik eta Nabaskozeko Udalarekin 30.000 eurogatik.
Azkenik, 3 zerbitzu-kontratu gauzatu dira 54.111 euroko balioarekin, helburua izanik ekimen berriak erakartzea networking-a eta jardunaldiak antolatuz nahiz ekintzailetza polo bat dinamizatuz, lurraldeko ekonomia- eta ekintzailetza-ehuna suspertzeko asmoari jarraiki 2,7 milioi euroak gainditze aldera.