2025ko otsailaren 25a

Barañaingo zubi berria osatzen duten habeak jartzen hasi dira, eta Landabengo industrialdetik herrira sartzeko aukera emango du

Chivite kontseilariak zubi berriaren obrak bisitatu ditu, 3,5 milioi euroko inbertsioa izan baitute  
Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivitek Barañaingo zubi berria eraikitzeko obrak bisitatu ditu gaur goizean, lanen aurrerapena ikusteko. Une honetan, egitura nagusia osatzen duten 80 metro luzeko hogei habeak jartzen ari dira. 225 kilometroko lekualdaketa egiteko, Monzonetik (Huesca) Barañainera, tona askoko sei kamioi mobilizatu behar izan dira, eta bi garabiren bidez jarri dira, bat 750 tonakoa eta bestea 350 tonakoa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).