2025ko abuztuaren 25a

Lurralde Kohesioak Larraun ibaiaren gaineko zubiaren egitura indartuko du, NA-2410 errepidean, Irurtzunen

Egindako lanei esker, zubiaren funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatuko dira
Obras de refuerzo del puente sobre el río Larraun en Irurtzun.
Obras de refuerzo del puente sobre el río Larraun en Irurtzun.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentua, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, NA-2410 tokiko errepideko 0+600 puntu kilometrikoan dagoen zubia indartzeko lanak egiten ari da, Irurtzunen (Barranka). Jardueraren aurrekontua 259.216 euro ingurukoa da, eta lanak irailaren 15erako amaitzea aurreikusten da.

Hain zuzen ere, Larraun ibaia zeharkatzen duen zubiaren egitura birgaitzen ari dira. 5 metroko lau arku ditu eta 14,40 metroko zabalera. Bi alboetan espaloi goratuak ditu, galtzadatik zintarrien bidez bereizita, eta baranda metalikoak ere bai. Era berean, jardueraren helburua da zimenduak indartzea, fabrikako materiala garbitzea eta junturak berriro hartzea nahiz egituraren funtzionaltasuna eta segurtasuna bermatzea.

Azpiegitura hobetze aldera, ibai-ibilgua desbideratzeko eta zimenduen gainean lehorrean lan egin ahal izateko hormigoi armatuz sendotutako hormak eraiki dira. Aldi berean, egitura garbitzeko lanak egin dira.

Egitura birgaitzen amaitu ondoren, ibilguko materialak kenduko dira, kaltetutako lur-zatia babesteko harri-lubeta bat egingo da eta ingumena lehengoratzeko bertako landaredia landatuko da. Gainera, saguzarrentzako bi aterpe jarriko dira zubian.