2025ko irailaren 19a

Lurralde Kohesioak Nafarroa Ezagutu Sarearekin duen konpromisoa berretsi du, emaitzak ugarituko dituzten, aukerak sortuko dituzten eta despopulazioari aurre egingo dioten aliantzak ehuntzeko

Gaur, Sarearen 2. Eguna ospatu da Artzi Jauregian, eta beste lurralde batzuekin esperientziak trukatzeko eta lurralde-oreka eta ondare iraunkorra baloratzeko balio izan du
Cohesión Territorial reafirma su compromiso con Red Explora para luchar contra la despoblación Irudi galeria

Cohesión Territorial reafirma su compromiso con Red Explora para luchar contra la despoblación

Nafarroa Ezagutu Sareak bere 2. Eguna ospatu du gaur goizean, birgaitu berria den Artzi Jauregian, eta hainbat erkidegotako hizlariek eta berrogeita hamar bat lagunek parte hartu dute bertan. Jardunaldia bisitarien fluxua erregulatzeari buruzkoa izan da, lurralde-oreka bermatzeko eta kultura-ondareari iraunkortasunaren ikuspegitik balioa emateko gako gisa. Halaber, Nafarroako ikuspegitik eta Burgos, Girona, Huesca, Zaragoza edo Kantabria bezalako inguruko lurraldeen ekarpenekin esperientziak eta estrategiak partekatzeko balio izan du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).