2026ko maiatzaren 8a

Lurralde kohesioak Nafarroako 17 udalerritako hiriguneen kudeaketa hobetuko duen doitasunezko kartografia bultzatzen du

Hirigintza planak, matxurak, neurketak, larrialdi edo turismo planak dira udalen eskura jartzen den tresnak errazten dituen ekintzetako batzuk
Zudaireko irudia.
Zudaireko irudia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kartografia, Topografia eta Geodesia atalaren bidez, Nafarroako Gobernuak %100ean finantzatutako 13 udalerritako hiri-eremuen doitasunezko kartografia, eta %50ean finantzatuko ditu beste lau herrietakoak. 

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak ekimena baloratu du, “udalerriek dituzten eskumenen kudeaketa hobetuko duelako”. Gainera, finantzatzeko, biztanle-irizpideak izan dira kontuan, “biztanle gutxien dituzten lurraldeak lehenetsiz”. Era horretan, “Nafarroako Gobernuak lurraldea egituratzen laguntzen du, eguneroko ekintzak hobetzeko tresna bat udalen esku jartzearekin batera”.

Hona hemen %100 finantzaturiko 13 udalerriak: Ameskoabarrena, Aranatxe, Artzibar, Arroitz, Zirauki, Etxauri, Eulate, Gesalatz, Itza, Larraona, Kodes Mendilerroko Mankomunitatea, Jaitz eta Santakara. %50ean finantzatuko diren udalerriak, berriz, Larraga, Lesaka, Gares eta Viana dira.

Duela gutxi lau hitzarmen sinatu dira Viana, Gares, Lesaka eta Larragako udalekin, lau udalerrietako hiri-zatian doitasun-kartografia bat garatzeko. Lau hitzarmenek 130.000 euro inguruko aurrekontua dute 2026an eta 65.000 eurokoa 2027an. Horrela, guztira 1.788 hektarea kartografiatu ahal izango dira.

2027an, izena emateko epe berria irekiko da parte hartu nahi duten udalerrientzat, 2028tik aurrera, 2027a udalerrien lehen inskripzioarekin bete baita, eta aurten hitzarmenak sinatuko dira.

Zertarako egiten da

Kartografia hau herri bakoitzaren errealitate fisikoa ezagutzeko tresna izango da, eta xehetasun geometriko eta tematiko handia izango du. Turismoa, eraikuntza-proiektuak, hirigintza-planak idaztea, matxurak, neurketak edo larrialdi-planak dira doitasunezko kartografia honen erabilgarritasunaren adibide batzuk.

Jasotako edozein objektu geografikok (adibidez, erregistro batek), kokapenaz eta tamainaz gain, begirada batean ikus daitezkeen ezaugarri batzuk izango ditu; esate baterako, dagokion kanalizazioa. Oinarrizko informazio hori kontuan hartuta, udal-kudeaketako unitate bakoitzak nahi duena gehi dezake; hala nola, erregistroarekin jarraituz, saneamendu-hodiaren kota hidraulikoa eta hodiaren diametroa, edo zein urtetan egikaritu zen. Beste adibide bat hartuta, zolatutako kaleak eta motak ezagutu daitezke eta egindako urteari eta kontserbazio-egoerari buruzko informazioa gehitu.
Era horretan, informazio hori Informazio Geografikoko Sistema oso erabilgarria da udal-inbentario, -kudeaketa eta -plangintzarako.

Hasiera

2021. urtean, Lurralde Kohesioak doitasun-kartografiaren proiektu aitzindari bat jarri zuen abian, Iruñeko oinarri topografikoa 1:500 eskalan, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza-hitzarmen bati esker. Proiektu hori amaitu ondoren, 2024an, doitasun-tresna hori Nafarroako Foru Komunitateko udalerri guztietara zabaltzeko helburua ezarri zen.

Era horretan, 2025eko irailean, udal guztiei jardunaldi baterako deialdia egin zitzaien, Hiri Mapa Topografikoa zer den azaltzeko, udal-kudeaketarako dituen abantailak eta aplikazio praktikoak erakusteko, udalerriak beren hiri-terminoetan kartografia hori egitera animatzeko eta ezartzeko kostuak eta Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenen bidez batera finantzatzeko aukerak aurkezteko.

Nafarroako 28 udalerrik adierazi zuten doitasunezko kartografia garatzeko interesa. Lurralde Kohesiorako Departamentuak hartutako irizpideen arabera, eskaerak biztanleria txikienetik handienera ordenatu behar ziren, eta 2.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan finantzaketa %100ekoa izango zen eta 2.000 biztanletik gorakoen kasuan, %50ekoa.

Nola egiten da

Lanak egiteko, kamera aerogarraiatutakoekin hegaldi fotogrametriko bat enkargatzen da, hegazkinetan edo droneetan, herri bakoitzeko hirigunearen hedaduraren arabera. Kartografia, Topografia eta Geodesia Atalak egiten ditu droneekin hegaldiak eta horien kalkuluak eta ondorengo 3D ereduak; hegazkinaren bidezko hegaldirako, berriz, Tracasa Instrumental SL azpikontratatuko da, eta haiek egingo dituzte kalkuluak eta 3D ereduak.

Ondoren, Tracasa Instrumentalek bihurtze fotogrametrikoa egingo du, kartografia topografikoa lortzeko. Hegaldiek sorkuntza kartografikoa egiteko balio izateaz gain, herriei buruzko ortoargazki eta 3D argazki-eredu oso zehatzak lortzeko aukera emango dute.

Hori guztia, hots, kartografia, hegaldiak, ortoargazkiak eta 3D ereduak argitaratu egingo dira herritarrek IDENAn kontsulta orokorra egiteko. Edonola ere, Nafarroako Gobernuaren Kartografia Biltegiko Kartoteka et