2025ko maiatzaren 7a

Lurralde Kohesioak 321.000 euro bideratuko ditu TIParen bidez Cascanteko kale bateko sareak eta zoladura berritzeko, oinarrizko udal-azpiegiturak hobetzeko

Chivite kontseilariak azpimarratu du Gobernuak tokiko erakundeekin duen konpromisoa, "azpiegiturak egungo beharretara modu egonkor eta jarraituan egokitzeko"  
Chivite kontseilaria, Cascanteko alkatea, eta udal ordezkari eta 
teknikariak, Cascantera eginiko bisitan.
Chivite kontseilaria, Cascanteko alkatea, eta udal ordezkari eta teknikariak, Cascantera eginiko bisitan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 321.123 euro inbertitu ditu Cascanteko Concepción Ximénez kaleko sareak eta zoladura berritzeko. Jarduerak 567.425 euroko inbertsioa ekarri du guztira, eta Nafarroako Gobernuak Toki Inbertsioen Planaren (TIP) barruan gaitutako funtsei esker egin ahal izan da. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).