Descárgate la app
Lurralde Kohesioak 8,5 milioi bideratuko ditu logistika-sektore jasangarriagoa eta modernoagoa sustatzeko, flotak berrituz
2025ko martxoaren 18a
Lurralde Kohesioak 8,5 milioi bideratuko ditu logistika-sektore jasangarriagoa eta modernoagoa sustatzeko, flotak berrituz
Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren zuzendari nagusiak Nafarroako Garraio Iraunkorraren eta Logistikaren Digitalizazioaren 2. Biltzarrean parte hartuko du
Foru Gobernuak garraio-eredu eraginkorrago eta iraunkorrago baten aldeko konpromisoa indartzen du, XXI. mendeko erronka klimatiko eta teknologikoekin bat eginez. Testuinguru horretan, Berta Miranda Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren zuzendari nagusiak Nafarroako Garraio Jasangarriaren eta Logistikaren Digitalizazioaren 2. Biltzarrean parte hartuko du. Biltzarra martxoaren 20an eta 21ean izango da, Nafarroako Garraioaren Hirian, ANETek koordinatuta (Errepideko Garraioko eta Logistikako Enpresaburuen Nafarroako Elkartea).
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).