2024ko urtarrilaren 15a

Lurralde Kohesioak Belateko tunela bikoizteko obrak esleitu ditu 62,8 milioi euroren truke

Datozen asteetan hasiko diren lanek Nafarroako azken urteetako obra publikoen "proiektu garrantzitsu eta anbiziotsuenetako bat" sustatzen dute
Recreación de entrada a los túneles. Foto tomada con dron.
Recreación de entrada a los túneles. Foto tomada con dron.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Lurralde Kohesirako Departamentuak Belateko tunela bikoizteko obrak esleitu dizkie Acciona Construcción, S.A./Excavaciones Fermín Osés, S.L/Servinabar 2000 S.L. enpresei, 62.881.801,65 milioi euroren truke, BEZik gabe.

Datozen asteetan “Belateko tunelaren bikoizketa” xede duten eraikuntza obrak martxan jartzea aurreikusten da. Horrek azken urteotako Nafarroako herri lanen arteko proiektu garrantzitsu eta handizaleenetako bat martxan jartzea suposatzen du. Dagokion exekuzio epea 45 hilabetekoa da. 

Albisteak eskari historiko bati erantzuten dio eta agerian jarri du Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatea konektatzen duen eta hau Europarekin lotzen duen errepide baterako bide segurtasunarekiko duen konpromisoa. Gainera, Europaz gaindiko Errepide Sareko tuneletarako segurtasun baldintza minimoen gaineko 2004/54/CE Zuzentaraua betetzen du.

Belateko tunelaren bikoizketa “mugarri bat eta berealdiko aurrerapena da” N-121-A errepidea 2+1 bidea bihurtzeko eraldaketa integralaren garapenean.

Tunel berria

Belateko tunel berriak gutxi gorabehera 2.885 metroko luzera izango du, alegia egungo galeriaren antzekoa. 28+010 puntu kilometrikoan abiatuko da, egungo sarreraren ezker aldetik eta 30+895 puntuaren inguruan amaituko da, egungo ipar ahoaren alboan. Beraz, tunel berri hau hegoaldeko noranzkoan, Iruñarantz doan trafikora zuzenduta dago. 

Larrialdiko bost galeria eraikiko dira, 500 metroz behin kokatuta, zein egun existitzen den tunelarekin konektatuko diren. Galeria zentralak larrialdiko ibilgailuen pasabidea ahalbidetuko du eta beste 4ak oinezkoentzat izango dira, ibilgailu arinentzat irisgarriak izanik. 

Tunel berriko bi errailetako bakoitzak 3,5 metroko zabalera izango dute, zirkulazioaren noranzkoari jarraiki 3 metroko bazterbidearekin kontatuz eskuin aldean eta beste batek metro batekoa izango du ezker aldean. Galtzadaren albo bietara bi espaloi proiektatzen dira, 0,75 metrokoa bakoitza. Tunel honen barrutik doazen ibilgailuentzat baimendutako altuera 5,5 metrokoa izango da. 

30MV-tik gorako sute potentzietarako dimentsionatutako 17 haizagailurekin osatutako aireztapen-sistema batekin hornituta egongo da eta horrek bermatu egingo ditu hodiko ingurumen mailen mantenua eta keak kanpora ateratzea, sutearen kasuan.