Descárgate la app
400 ikasle inguruk parte hartu dute “Ihesaldi handia” proiektuari amaiera emateko jardunaldian, Ezkaban
2023ko apirilaren 5a
400 ikasle inguruk parte hartu dute “Ihesaldi handia” proiektuari amaiera emateko jardunaldian, Ezkaban
Etapa eta hizkuntza-eredu desberdinetako 400 bat ikaslek parte hartu dute gaur Ezkaba mendiaren gailurrean, “Ihesaldi handia” proiektuari amaiera emateko jardunaldian. Hain zuzen ere, ikastetxe arteko eta diziplina arteko hezkuntza-proiektu bat da, Nafarroako Memoriaren Institutuaren “Memoriadun Eskolak” programan kokatua. Hezkuntzako Zuzendaritza Orokorra Institutuarekin lankidetzan aritzen da.
Ekitaldira etorri dira Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo, eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Planifikazio eta Integrazio Zerbitzuko zuzendari Esther Monterrubio.
Oraingo honetan, ikastetxe partaideak izan dira: Mendillorri BHI, Zizur BHI, Corellako EasDi, CIP Lumbier, CIP Uharte, CIP Irunberri, CIP Donapea, Plaza de la Cruz BHI eta Sarriguren BHI. Ikasleriaren hein batek “Mendi-escape” batean parte hartu du, hau da, , mendi gailur batean garatzeko jarduera fisiko eta kirolekoen Goi Mailako Animazioko ikasleek diseinatu eta dinamizatu duten kirol gymkhana ludiko batean. Beste ikasle batzuk, igoera Artikatik egin dute eta gailurreraino oinez igo dira, QR kodeak gaituta zituzten mugarrietan geldialdiak eginez.
Diziplina arteko nahiz zeharkako izaerako ikastetxe arteko programak, ikaskuntza kolaboratzailean oinarritutako metodologia aktiboak konbinatzen ditu, Nafarroaren memoria historikoa berreskuratzearekin lotutako proiektuen bidez. Bere helburua da topagune gisa balio izatea hezkuntza arloa eta memoriaren politika publikoen artean, memoria ezaren aurkako antidoto modura eta ikasleen pentsamendu kritikoa garatzea bilatuz, izan ere, antzinako San Cristobal presondegitik milaka pertsona pasatu ziren 1936ko Estatu kolpearen ostean; haietako asko, erailak izateko atera zituzten handik. Beste batzuek berriz, 1938ko maiatzaren 22ko ihesaldian parte hartu zuten, une hartako bere bizi-baldintza penagarrietatik ihes egiteko asmoz eta horien gehiengoaren amaiera, kartzelara itzultzea edo bestela heriotza izan zen.
“Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Memoriadun Eskolak” izendatutako proiektua, memoriadun politika publikoen bidez bultzatutako zeharkako heziketa proiektu bat da, hezkuntza arloan topagunea izate aldera, bereziki Memoriadun Lekuetan, desobiratzeen gunetan eta giza eskubideen urraketarekin lotutako prozesuen gaineko ikerketan. Haren xedea belaunaldi gazteenengana errepresio frankistari buruzko historiografiaren ekarpen garrantzitsuenak hurbiltzea da. Baina horrez gain, ikasleengana hurbiltzea, pentsamendu kritikotik eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritutako hezkuntzaren konpromisotik, hamarkadetan zehar prozesu historiko haiek proiektatu duten itzal luzea, bere ondorioak orainaldiraino iristen baitira.