Descárgate la app
Ia 250 gaztek beren enplegagarritasuna hobetu dute Nafar Lansareren Lantegi Eskolen bidez, 7 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da lantegietan azken bi urteetan
2024ko otsailaren 23a
Ia 250 gaztek beren enplegagarritasuna hobetu dute Nafar Lansareren Lantegi Eskolen bidez, 7 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da lantegietan azken bi urteetan
Tuteran eta Faltzesen soldadura, ostalaritza eta klimatizazio lantegiak itxi berri dira, eta dagoeneko zabalik dago 2025era arte garatuko diren ekintza berrietan izena emateko epea
La directora gerente del SNS, Mirian Martón, (2ª por la izda.), junto a las responsables del taller clausurado hoy en Falces.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Guztira 248 pertsonak, horietatik 74 emakumeak, amaitu dute Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatzen duen Lantegi Eskolen programetako prestakuntza. Guztira, 15 ekintza egin dira urte hasierara arte Iruñean eta eskualdean, Tuteran, Lizarran eta Faltzesen, laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboetako 30 urtetik beherako langabeen enplegagarritasuna hobetzeko, ikaskuntza eta prestakuntza ordaindutako produkzio-lanarekin tartekatuz.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.