2026ko azaroaren 18a

750.000 euroko laguntza-deialdi bat baimendu da 2027an kontratatzeko konpromisoa duten langabeak prestatzeko

Gobernuak 260.000 euroko laguntzak emango ditu, halaber, lan-osasuna hobetuko duten eta ezbehar-tasa murriztuko duten ekipamenduak eta lanpostuak egokitzeko
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman du batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako dirulaguntzak emateko, baldin eta 2027an kontratatzeko konpromisoa hartzen badute. Deialdi honen helburu orokorra enplegua sortzea da, Nafarroako enpresek dituzten behar espezifikoak asetzera bideratutako prestakuntza-ekintzak bultzatuz, horrela, betetzen zailak diren lanpostuetan langilerik ez egotea saihesteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).