Descárgate la app
Larragan eta Leitzan komunaleko desafektazioak onartu dituzte
2023ko apirilaren 26a
Larragan eta Leitzan komunaleko desafektazioak onartu dituzte
Nafarroako Gobernuak bi erabaki onartu ditu gaurko bilkuran, Larraga eta Leitza udalerrietan herri-lurrak desafektatzeko baimena emateko.
Larragaren kasuan, Larragako Valdecaballos parajean (11. poligonoko 1695. partzela) kokatutako 20.400 metro koadroko partzela bat 20 urterako lagatzea onartzen da. Kanona 3.000 eurokoa izango da, zergak kenduta, eta urtero eguneratu beharko da KPIren igoeraren arabera. Lagapena 5 urteko bi aldi gehigarrietan luzatu ahal izango da. Lagapen horren onuraduna Construcciones Florencio Suescun SL merkataritza-sozietatea da, eta partzela horretan eraikuntza- eta eraispen-hondakinak tratatzeko planta bat jartzeko asmoa du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).