2023ko azaroaren 13a

Lanbide Heziketan ekiten ikasten

LHko ikasleek eta irakasleek, beren elkarte laguntzaileekin batera, Hezkuntzako INIZIA programan egindako proposamen berritzaileen aitorpena jaso dute
El consejero Gimeno junto con representantes de los centros educativos y 
entidades colaboradoras de la última edición del programa INIZIA
El consejero Gimeno junto con representantes de los centros educativos y entidades colaboradoras de la última edición del programa INIZIA  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ekintzailetzaren Aste Globalaren programazioa gaur goizean ireki da, Hezkuntza Departamentuak antolatutako ekitaldi batekin. Baluarten egin da, eta bertan 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako 17 ikastetxe publikotan eta Nafarroa osoko beste hainbeste erakunde laguntzaile publiko eta pribatutan landutako 16 ekintzailetza-proiektuen berri eman da.

INIZIA programaren emaitzaz ari gara, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak finkatu zuen erronka betetzeko Nafarroak diseinatu duen formula propioa: lanbide heziketako zentroetan ekintzailetza ikasgelak sortzea, ikasleriak ekintzailetza zer den jakin dezan eta eskuragarri dituen baliabideak ezagutu ditzan, lanbide ildo horri ekin edo ez, bere bizitzarako duen aukera bat dela eta nola erabil dezakeen ikasi ahal izan dezan. Nafarroarako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta direktiba europarren Ekintzailetza Ikasgeletarako Planaren aplikazioa da, “Lanbide Heziketaren Modernizazioa” 20. osagaiaren Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismorako planen esparruan.

Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenoren hala nola Lanbide Heziketa, Digitalizazio eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusi Luis Calatayuden gidaritzapean eta LHko Nafarroako ikastetxeetako ehun ikasle inguruen aurrean, horien guztien irakasleak nahiz erakunde kolaboratzaileen ordezkariak lagun, bereizgarri baten entrega eginez, ekitaldia haien esfortzua aitortzeko baliatu da.

Proiektu probetxugarriak eta eragin positiboa dutenak

Ekitaldian zehar eta erakundeek planteatutako erronkei ikasleriak eskainitako irtenbide ezberdinen aniztasuna eta kalitatea erakusteko helburuarekin, lau adibide bistaratu dira beste hainbat bideoren eskutik. Horietako lehenenak, eskuaren ordez eskumuturrekoa baliatuz ateak zabaltzeko proiektua dakar San Juan-Donibane II CI ikastetxearen eta Humani Elkartearen eskutik. Eta jarraian, Acepta Proiektua bistaratu da. Egoitzetako adinekoen autonomiarako eta desgaitasuna duten pertsonentzako produktu osagarriak elaboratzeko autonomia tailer baten sorreraz ari gara. CIP Huarte ikastetxeak Aspace-ren eta Erronkaribarreko Egoitzaren kolaborazioarekin ekarritako proposamen bat da. Bestalde, Pablo Sarasate Kontserbatorioa lagun CI Burlada LH II-ren eskutik sustatu den “La Flauta mágica de luna” txirulen orkestrarako ipuin musikaletako pertsonaien karakterizazio (makillajea eta orrazkera) lana agerian jarri da eta amaitzeko, Lizarra CI Politeknikoak Miguel Indurain Fundazioarekin eta Kirol Medikuntzako Azterketen eta Ikerketaren Zentroarekin (CEIMD) kirol-esparruko lesioen munduaren gainean eginiko proposamen bat bistaratu da zein kirolarien errehabilitaziorako lagungarria den eta app bat erabiliz kontrolatutako erreflexu dinamikoetan oinarritutako dispositiboa litzatekeen.

Garatutako soluzio guztiek inpaktu sozial positibo bat izan behar dute, bestela esanda, errentagarriak izateaz gainera, gizartearentzat jasangarriak eta onuragarriak izan behar dira. Programaren izaera ez da finalista, helburua ez da proiektu bideragarri osatu bat eraikitzea, gaia ingurune kontrolatu batera ekarri ondoren esperimentatu eta ezagutzea baizik, arriskurik suposatu gabe ekintzailetzaren esperientzian. Helburua da ikasleriak ekintzailetzan esperimentatu ahal izatea nolakoa den bere sektorea, zein tresna edota

baliabide erabil ditzakeen, zein entitate eta erakunde existitzen diren esparru horretan, etab. Laburbilduz, auto-enplegua lan-munduan txertatzeko aukera eskuragarri modura aurkeztea.

Eta emaitzak deigarriak dira. Tresnak daude zinema filmaziotan karbono zuntza neurtu ahal izateko, lan-eremuan bero-kolpeak prebenitzeko aplikazio baten garapena egiteko, komunitate energetikoen sorreran beharrak aztertzeko, bizikleta batekin egokitzeko ur-ponpa eramangarri baten garapenerako herrialde afrikar batean finkatzeko, lan-eremuan bero-kolpeak prebenitzeko aplikazio bat prestatzeko edo bestela hirigintzakoak ez diren eremuetan gurpil-aulki bat egokitzeko. Baita konbentzionalagoak diren beste batzuk ere, esaterako toki saltoki baten erreleboaren sustapena, turismo jasangarrirako ekimenaren proiektu bat, kirol jarduerak herritarrengana hurbiltzea, hazkuntza esperientziak estali ahal izateko familiekin eginiko esku-hartzea edo “Camembert” motako gazten gaineko merkatu-azterketa.

Programaren hirugarren edizioa

2021-2022 ikasturtean bederatzi ekintzailetza gelekin hasi zen INIZIAren hirugarren edizioa da eta 2023-2024 ikasturte honetan, aurreikusitako bere hedadurari eutsiko dio, jadanik 25 ikastetxe barne hartuz, zeinetatik 4tan bi proiektu ezberdin garatuko diren, guztira 33 erakunde kolaboratzaile barne hartuz.

Denera 29 ikasgela daude martxan 60 irakasle dira partaide eta gutxi gorabehera 600 ikasle daude ikastetxe hauetakoak: CI Burlada LH II, CIP Virgen del Camino IIP, Hezitzaile Eskola II, CI Agroforestal II, CI San Juan Donibane II, Energia Berriztagarrien Goi Maila CI, CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, IES Ega, CI Maria Ana Sanz II, CIP LH Irunberri II, CIP ETI, CIP Tafalla, CI Lizarra Politeknikoa, IES Ribera del Arga, CIP Sakana, IES Toki Ona, CI Nafarroako Osasun Eskola Teknikari Profesionala-ESTNA II, CIP Donapea IIP, Corellako Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskola, CIP Huarte, CP LH Eraikuntzaren Fundazio Laborala, CP Nafarroako LH Eskola Politeknikoa, Mendillorri BHI, Iturrama BHI eta Iruñako Arte eta Goia Mailako Diseinuko Eskola.

INIZIA proiektuetan, jarraian aipatzen diren erakunde publikoak eta pribatuak aritzen dira lankidetzan; eta askotan, jarduera ekintzaileak garatzen dira: ANEL, Nafarroako Ganbera, Cederna-Garalur, EDER Partzuergoa, Koinet-Aequalitas, Humani, Adacen, San Jeronimo Egoitza, Goiener, Ferment Art, Bidean, Berrikilan, Kanpondoa Agoitzeko Kirol Gunea, Tudela Comparte, Miguel Indurain Fundazioa, Gigantes de Corella, Ricardo Baroja Eskola, Aspace, Antox, Saretuz, Hazialdea, Laba, Zugarramurdi Museoa, Gosearen aurkako Ekintza, Geltoki, Erronkaribarreko Egoitza, NICDO, INTIA, Pablo Sarasate Kontserbatorioa, ISPLN, AEMET, CEIMD eta Kultura eta Turismo Departamentua.

Proiektu hauen lan-metodologiaren baitan, ikasleriak ikasten duen zikloarekin lotutako sektore profesionaleko ekintzaile multzo batek bere ekintzailetza esperientzia azaltzen du esperientzien panel batean. Jarduera ikastetxean garatzen da eta galderen aplikazio mugikor baten bidez bideratzen da, zeinetan ikasleriak bere erantzunekin parte hartzen duen eta jarraian ekintzaileen erantzuna entzuten duen. Horrela elkarrizketa bat sortzen da ikasleriaren eta paneleko partaideen artean. Gainerako jarduera osagarriak (txosten sektorialak, ekintzailetzako ikasgela birtuala, INIZIA-ko webgunea, euskarri eta babes instituzionala) irakasleriarentzat eta ikasleriarentzat eskura jartzen dira Goi Mailako 2. ikasturtearen garapenean zehar (irailetik ekainera).

Ikaskuntza eta ekintzailetza uztartzea

Bere mintzaldian, hezkuntzako kontseilariak programako partaideak zoriondu egin ditu (Nafarroako LHko ikastetxe publiko eta itunpeko guztiak, Eraikuntzaren Fundazio Laborala eta Nafarroako Eskola Politeknikoa). Gimenok esan du “INIZIAren balioa izan dela ekintzailetza, LHko ikaskuntza globalaren atal metodologikoa, eta kanpoko entitateekin lagundutako bere profil profesional ezberdinak uztartzea. Entitate hauek, erantsi du, “errealitate kutsu bat eman die ikasgelan garatzen diren proiektuei ekoizpen sektore ezberdinen beharren aurrean”. Kontseilariak nabarmendu du koordinazio bat ere derrigortu duela ekintzailetzako irakasleen eta irakasle teknikoen artean, barne hartuz kanpoko erakundeetako arduradunak.

Amaitzeko, Gimenok nabarmendu du programa kolaborazio publiko-pribatuaren eredu bat dela, izan ere, interes ezberdinak dituzten pertsonen elkarteak baterako lanean aritu ohi dira ikastetxeekin, arazo mota ezberdinetarako konponbiderako Administrazioaren laguntzarekin eta gizartearen hobekuntza bultzatzen duten egokitzapenekin.

Lanbide Heziketa, Digitalizazioa eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendari Nagusiak, jardunaldi honen amaieran, agerian jarri du “gizarte balioa, talde-lana eta sektore profesionaleko ekimen errealak esploratzeko aukera direla programa honen zutabe nagusienak”. Calatayudek esan du espero duela INIZIA lanbide heziketako ikaskuntza guztien multzorako ikaskuntza-lerro bat izatea.

Ikastetxeak eta entitateak bere proiektuekin 2022-2023 ikasturtean

2022-2023 ikasturtean zehar 16 ikastetxetan egin da lana:

· CIP ELIZONDO LANBIDE ESKOLA, Cederna-Garalur lagun, Baztango haranean toki saltokian erreleboa sustatzeko AHOLKOGUNEA proiektuan.

· CI AGROFORESTAL, Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuarekin, “Zinema filmaziotan karbono zuntza neurtzeko tresna” proiektuan.

· CI BURLADA LH, KOINE-AEQUALITAS lagun, Ekimenen “Turismo jasangarri eta inklusiboa Haran Erromantzatuan” izeneko proiektu batean.

· CI MARÍA ANA SANZ, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta Estatuko Meteorologia Agentziarekin, lan-esparruko bero-kolpeen prebentziorako aplikazio baten garapenean.

· CIP ETI, Nafarroako Ganbera lagun, Tuterako toki saltokiko digitalizaziorako proiektu batean.

· IES RIBERA DEL ARGA, INTIA lagun, “Cubiertas vegetales para cultivos leñosos” izeneko proiektu batean

· CIP FP LUMBIER, KANPONDOA -Agoitzeko Kirol Gunea lagun, Agoitzeko eta haraneko herritarrei guneko kirol jarduerak hurbiltzeko eta ezagutzera emateko proiektu batean.

· CI ESCUELA DE EDUCADORAS/ES Iruñako Alde Zaharreko SARETUZ-Haurtzaroko Sarea lagun, ELKARTUZ-ENCONTRÁNDONOS proiektuan, hazkuntza esperientziak partekatzeko auzoko familiekin eginiko esku-hartzera zuzendutako proiektu honetan.

· CI CENIFER eta GOIENER, komunitate energetikoen sorreran beharrak aztertzeko proiektu batean.

· CIP TAFALLA eta CIP SAKANA, HUMANI Elkartearekin, Malawiko ekimen batean, ur-ponpa eramangarri eta bizikletarekin egokigarri baten proiektuan aritu dira elkarlanean.

· CIP VIRGEN DEL CAMINO eta HUMANI Elkartea halaber Malawirako destinoarekin parte hartu zuten, hirigintzakoak ez diren eremuetarako gurpil-aulkiaren egokitzapenean.

· EGA BHI ikastetxeak eta EDER Partzuergoak, “camembert” motako gazten elaborazio proiektu bat eta merkatu azterketa bat garatu zuten.

· CI SAN JUAN–DONIBANE eta HUMANI Elkarteak hasiera batean ateak ireki eta ixteko, zentroetan egoiliarrak diren adinekoentzat pentsatutako dispositiboa litzatekeen “PULSERAS MÁGICAS” proiektua garatu zuten.

· CIP HUARTE eta ASPACE eta GRUPO 5 (Erronkaribarreko Egoitza), desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako “produktu osagarriak” diseinatu eta sortzeko proiektu bat garatzen aritu ziren.

· CIP ESTELLA Miguel Indurain Fundazioa eta Kirolaren Azterketa, Ikerketa eta Medikuntza Ikastetxea, kirol lesioen errehabilitazioa errazteko bluetooth bitartez konektatutako eta app bat bidez kontrolatutako gailu bat dakarren “REFLEJOS DINÁMICOS” proiektuan aritu ziren lanean.

· CI BURLADA LH, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala lagun, “La flauta mágica de Luna” txirulen orkestrarako ipuin musikaletako pertsonaien karakterizazioa (ile-apaindegia eta makillajea) garatzen aritu zen.

Gehiago irakurri

Centros y entidades con sus proyectos en el curso 2022-2023

Durante el curso 2022-2023 se ha trabajado en 16 centros educativos:

  • CIP ELIZONDO LANBIDE ESKOLA, con Cederna-Garalur, en el proyecto AHOLKOGUNEA, de fomento del relevo en el comercio local en el valle de Baztan.
  • CI AGROFORESTAL, con el Departamento de Cultura del Gobierno de Navarra, en el proyecto de “Herramienta para medir la huella de carbono en rodajes de cine”. 
  • CI BURLADA FP, con KOINE-AEQUALITAS, en un proyecto de Iniciativas de “Turismo sostenible e inclusivo para el Valle del Romanzado” 
  • CI MARÍA ANA SANZ, con el Instituto de Salud Pública y Laboral de Navarra y la Agencia Estatal de Meteorología, para el desarrollo de una aplicación para la prevención de golpes de calor en el ámbito laboral. 
  • CIP ETI, con Cámara Navarra, en un proyecto para la digitalización de comercio local en Tudela. 
  • IES RIBERA DEL ARGA, con INTIA, en un proyecto de “Cubiertas vegetales para cultivos leñosos” 
  • CIP FP LUMBIER, con KANPONDOA-Complejo Deportivo de Aoiz, en un proyecto que busca acercar y dar a conocer las actividades deportivas del complejo a la población de Aoiz / Agoitz y el valle. 
  • CI ESCUELA DE EDUCADORAS/ES con SARETUZ-Red de Infancia del Casco Viejo de Pamplona / Iruña, en el proyecto ELKARTUZ-ENCONTRÁNDONOS, un proyecto dirigido a la intervención con familias del barrio para compartir experiencias de crianza. 
  • CI CENIFER con GOIENER, en un proyecto para el estudio de necesidades en la creación de comunidades energéticas. 
  • CIP TAFALLA y CIP SAKANA, con la Asociación HUMANI, compartieron el proyecto de una bomba de agua portátil y adaptable a bicicleta, en una iniciativa para Malawi. 
  • CIP VIRGEN DEL CAMINO y Asociación HUMANI participaron, también con el destino de Malawi, en la adaptación de una silla de ruedas para terrenos no urbanos. 
  • IES EGA y el Consorcio EDER realizaron un proyecto de elaboración y estudio de mercado para quesos tipo “camembert”. 
  • CI SAN JUAN–DONIBANE y la Asociación HUMANI desarrollaron el proyecto PULSERAS MÁGICAS, un dispositivo pensado en principio para personas mayores residentes en centros para poder abrir y cerrar puertas. 
  • CIP HUARTE y ASPACE y GRUPO 5 (Residencia Valle de Roncal) desarrollaron un proyecto para el diseño y construcción de “productos de apoyo” para personas con discapacidad o movilidad reducida. 
  • CIP ESTELLA junto a Fundación Miguel Induráin y el Centro de Estudios, Investigación y Medicina del Deporte trabajaron en el proyecto REFLEJOS DINÁMICOS, un dispositivo conectado por bluetooth y controlados por una app para favorecer la rehabilitación de lesiones deportivas. 
  • CI BURLADA FP, junto al Conservatorio Profesional Pablo Sarasate, desarrollando la caracterización (peluquería y maquillaje) para los personajes del cuento musical para orquesta de flautas “La flauta mágica de Luna”.