Descárgate la app
Alfaro, Arkitekturaren Nazioarteko VII. Kongresuaren inaugurazioan: “Herritar guztiak erdigunean jarriko dituen etxebizitza-politika bultzatuko dugu”
2023ko azaroaren 15a
Alfaro, Arkitekturaren Nazioarteko VII. Kongresuaren inaugurazioan: “Herritar guztiak erdigunean jarriko dituen etxebizitza-politika bultzatuko dugu”
Lehendakariordeak adierazi duenez, laster zabalduko da Nafarroan etxebizitzaren estatuko legea eta alokairuak kontrolatzeko sistema dinamikoa
Alfaro lehendakariordea, bere hitzaldiaren une batean
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfarok Arkitektura eta Gizartea Fundazioak antolatutako Arkitekturaren Nazioarteko VII. Kongresuaren inaugurazioan parte hartu du gaur goizean. Bertan, herritar guztiak erdigunean jarriko dituen etxebizitza-politikaren aldeko apustua egin behar dela azpimarratu du, eta, horretarako, Nafarroan etxebizitzaren estatuko legea eta tentsioan dauden merkatu-eremuetako alokairuak kontrolatzeko sistema dinamikoa hedatuko direla iragarri du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)