2024ko uztailaren 15a

Nekazaritzak laguntzak deitu ditu behi-, ardi- eta ahuntz-esnea biltzeko zailtasunak konpentsatzeko

Departamentuak 110.000 euro bideratuko ditu mendiko eta zailtasun bereziko eremuetako jarduera bermatzeko
Behi esne ustiategi bakoitzeko 3.500 euro banatuko dira gehienez.
Behi esne ustiategi bakoitzeko 3.500 euro banatuko dira gehienez.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, NAOn argitaratu ditu goi-mendiko edo Foru Komunitatean iristeko zailak diren eremuetan kokatutako ustiategietako behi-, ardi- eta ahuntz-esnea biltzeko gastuak arintzeko laguntzen deialdiak. Departamentuak, guztira, 110.000 euro bideratuko ditu bilketa egiten duten enpresei gastuak konpentsatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).