Descárgate la app
Ugalkortasuna galtzeko arriskuan dauden pazienteen ugalketa-zelulak kontserbatzeko NOUren jarduera egiaztatu da
2022ko irailaren 2a
Ugalkortasuna galtzeko arriskuan dauden pazienteen ugalketa-zelulak kontserbatzeko NOUren jarduera egiaztatu da
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU) Laguntza bidezko Ugalketa Unitateak gametoak (obuluak eta espermatozoideak) zaintzeko aukera eskaintzen die zenbait tratamendu egin behar izan eta ugalkortasuna gal dezaketen pazienteei. Jarduera hori egiaztatu berri du Ugalkortasunaren Espainiako Elkarteak, Laguntza bidezko Ugalketan Jardueraren Erregistro Nazionala administratzen duen erakundeak, estatuan arlo horretan lan egiten duten zentroen jarduera jasotzen duenak.
NOU-ko Erreprodukzio lagunduaren Unitateak urtero 40 emakume eta 80 gizon inguru artatu izaten ditu, haiei ugalkortasun arloko krio-kontserbaziorako aukera ezberdinen (zelulak hala nola ehunak tenperatura oso baxuan kontserbatzeko prozesua) berri emateko. Horietako gehienek patologia onkologiko bat jasaten dute, beraz, kimioterapia, erradioterapia edo kirurgia aplikatuko dute obario eta testikuluetarako ageriko toxikotasuna dakarten eskema terapeutikoetan.
Profil ohikoena arazo hematologikoak (leuzemiak eta linfomak) jasaten dituzten eta kimioterapia jasoko duten pertsonena da. Emakumeen kasuan, ohikoa da halaber bularreko minbizia. Kasu ez onkologikoen artean, bada ohiko beste bat, generoa berriz esleitzeko prozesu bati ekin aurretik ugalkortasunaren zainketa egitea.
Prozesua nahiko sinplea da gizonezkoengan, zeren nahikoa da semen lagin bat edo batzuk ekartzea. Aitzitik, emakumeengan prozedura konplexuagoa da eta obozitoak atera ahal izan aurretik bi asteko epea behar izaten da. Prozeduraren osteko haurdun geratzeko aukera pazientearen adinaren araberakoa da; obario erreserba % 30 eta % 70 artean ibiliko da 40 urtetik beherako emakumeengan. 40 urtetik aurrera, haurdun geratzeko aukera % 15etik beherakoa da. Ondorioz, emakumeen erdiak, gutxi gorabehera, ez du prozedura erabiltzen.
Hori horrela, Ugalkortasun Unitatetik gomendatzen da ugalkortasun galeraren arriskua dakarten tratamenduen mendean jarriko diren eta adin emankorrean dauden pertsona guztiak ugalkortasuna babesteko aukerez informa daitezela.