Descárgate la app
Landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueren ekintzailetzarako 40.000 euroko zuzeneko laguntza berria eskatzeko epea ireki da
2025ko urtarrilaren 7a
Landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueren ekintzailetzarako 40.000 euroko zuzeneko laguntza berria eskatzeko epea ireki da
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza-deialdi bat onartu du landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueren ekintzailetza sustatzeko. Deialdi horrek zuzeneko laguntzako 40.000 euroko prima berri bat aurreikusten du bi ordainketatan – proiektu-fasean eta jardueraren hasieran, eta ez du gastua edo inbertsioa justifikatu behar, baizik eta jarduera egiaztatu besterik ez – Foru Komunitateko landa-eremuetan zerbitzu-negozio txiki bati – nekazaritza-lan bati lotuta ez dagoena –ekitera animatzen den edozein pertsona fisikorentzat.
Deialdia, jada argitaratuta dago Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Laguntzak datorren otsailaren 7ra arte eskatu ahal izango dira Nafarroako Gobernuak Nafarroa.es orrian duen izapide fitxa honen bidez edo tokiko ekintza-taldeen (Cederna/Garalur, Teder, edo Zona Media eta Ederreko partzuergoak) edo nekazaritza-erakundeak edo aholkularitzak bezalako beste erakunde laguntzaile batzuen laguntzaren bidez.
Guztira, Foru Gobernuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak 2 milioi euro inbertituko ditu “ideas que brotan / ideiak loratuz landa dibertsifikazioko programaren barruan sartzen diren horrelako ekimenei laguntzeko. Programa honen bidez, landa-eremuak dibertsifikatu eta dinamizatu nahi dira despopulazio-arriskuren bat duten udalerrietan, eta nekazaritza-jardueraren zerbitzu osagarriak eskaintzen dituzten pertsonak sartzen lagundu nahi da.
Merkataritza, ostalaritza, nekazalturismoa edo zerbitzuetako beste jarduera profesional batzuk
Deialdiaren helburua hurbileko merkataritzan, ostalaritzan, nekazalturismoan, industrian, zaintzan edo irakaskuntzan, besteak beste, jarduera berri bat hasten duten enpresak sortzea da, lehen sektoretik kanpo proposa daitezkeen besteren artean, eta 1etik 5era bitarteko despopulazio-arriskuaren barruan dauden herrietan gauzatzen direnak, hau da, Nafarroako 174 udalerri, guztizkoaren % 64.
Laguntza-lerro berri bat da, eta jada indarrean dauden 20.000 euroko laguntzei gehitzen zaie, nekazaritza-ustiategietatik eratorritako jarduera osagarriak bultzatzeko, eta 40.000 euroko bigarren bat, nekazaritza-jarduerarekin paraleloak diren eta ustiategiaren titular diren nekazaritza-profesionalen senideek garatzen dituzten jardueretarako.