2024ko apirilaren 18a

Nafarroako udalerrietan adinekoentzako eguneko zentroak eraikitzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik

Toki-erakundeek 400.000 euro lortu ahal izango dituzte gehienez zentro eta erakunde bakoitzeko
Fontellaseko adinekoentzako eguneko zentroko gela
Fontellaseko adinekoentzako eguneko zentroko gela  Deskargatu irudia Irudi galeria

Astearte honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean Erkidegoko toki entitateei zuzendutako deialdi berri bat, 2023an eta 2024an adinekoentzako eguneko zentroak eraikitzeko dirulaguntzak emateko, 700.000 euro guztira. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira, eta maiatzaren 16ra arte eskatu ahal izango dira. Gehienez ere 400.000 euro eskuratu ahal izango dira zentro eta toki-erakunde bakoitzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).