Descárgate la app
Zabalik dago Tuteran enplegu-anezka batean parte hartzeko izen-ematea, bertan enplegagarritasun handiko arloetan konpetentziak eskainiko dira
2023ko irailaren 1a
Zabalik dago Tuteran enplegu-anezka batean parte hartzeko izen-ematea, bertan enplegagarritasun handiko arloetan konpetentziak eskainiko dira
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Santa Maria La Real Fundazioak bultzatutako programak %60tik gorako laneratzea lortu du
Datorren irailaren 10ean amaituko da 18 eta 35 urte bitarteko eta langabezian dauden Tuterako eta eskualdeko gazteek enplegu-anezka berri batean izena emateko epea. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren mendeko erakundea) eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen dute doako programa hori. Ekimen horren bidez, bi hilabetez aholkularitza jasoko dute enplegu-bilaketa aktibatzeko eta lan-aukerak handitzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).