2025ko otsailaren 20a

400 ikasle kirol egokitura hurbildu dira Erriberan

Ribaforadako jardunaldi batean parte hartu dute, eta kirol egokituko eta inklusiboko hainbat modalitate praktikatzeko aukera izan dute
Esnaola kontseilariak kirol egokituko topaketa batean parte hartu du Ribaforadan Irudi galeria

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak Ribaforadako 'Kirolaren boterea' kirol egokitu eta inklusiboen topaketaren inaugurazioan parte hartu du. Topaketa Miguel Indurain Fundazioak antolatu du, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin, Ribaforadako Udalarekin, Gurutze Gorriarekin, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioarekin, La Caixa Fundazioarekin, klubekin, elkarteekin eta inguruko hainbat ikastetxe eta instituturekin lankidetzan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)