2023ko maiatzaren 15a

Foru Administrazioko 32.244 langile publikok 319 ordezkari sindikal aukeratuko dituzte

Datorren asteazkenean, maiatzak 17, 15 erakunde sindikalek aurkeztutako hautagaitzen artean bozkatuko dute

Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura dauden 31.244 langile publiko deituta daude asteazken honetan, maiatzaren 17an, hauteskunde sindikaletan parte hartzera. Zehazki, 31.280 funtzionariok, estatutupekoek eta administrazio-kontratudunek eta 964 lan-kontratudunek eman ahal izango dute botoa hauteskunde hauetan.

Administrazioko 17 esparrurekin atxikitako pertsonala dugu hizpide, zeinen eskutik 15 erakunde sindikalek aurkeztutako kandidaturen artetik totalean 319 ordezkari sindikal hautatuko diren ondorengo 15 erakunde sindikalek aurkeztutako kandidaturen artean: AFAPNA, ANPE, APF, CCOO, CSIF, ELA, LAB, SATSE, SMN-CESM, STAJ, STEILAS, UGT, USAE, USO eta TECNOS.

Azken hauteskundeetan, 2019. urtean, Foru Administrazioko hala nola bere erakunde autonomoetako langile publikoek 300 ordezkari hautatu zituzten, 14 erakunde sindikal kontuan hartuta.

17 hauteskunde-esparru

Hauteskundeak esparru ezberdinen arabera banatutako 113 mahaietan gauzatuko dira, esparru ezberdinen arabera banatuta: 12 estatutu-langile eta kontratatu administratiboen artean eta 5 laboralean.

Langile funtzionarioen harira, esparruka, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua (SNS-O) litzateke datozen hauteskundeetarako hautesle kopuru handieneko erakundea. Esparru honetan bozkatuko dute guztira 12.361 pertsonek zeinek 67 ordezkari hautatu beharko dituzten.

Bigarrenez, unibertsitatekoak ez diren irakasleak leudeke, 61 ordezkari hautatzekotan diren 10.743 pertsona hauteslerekin; eta, hirugarrenez, boto eskubidea duten langileen bolumena Administrazio Nukleoari dagokio, 4.063 funtzionario hauteslerekin.

Gainerako hauteskunde-esparruak, partaide bolumenaren arabera antolatuta, dira: Foruzaingoa (1.101 hautesle eta 23 hautagarri); Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (700 hautesle eta 17 hautagarri); Justiziaren Administraziorako pertsonala (675 hautesle eta 17 hautagarri); Nafarroako Babes Zibilaren eta Suhiltzaileen Zerbitzuak (653 hautesle eta 17 hautagarri); Nafarroako Foru Ogasuneko langileak (357 hautesle eta 13 hautagarri); Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (316 hautesle eta 13 hautagarri); Nafarroako Enplegu Zerbitzua (168 hautesle eta 9 hautagarri); Euskarabidea (75 hautesle eta 7 hautagarri); eta Nafarroako Kirolaren Institutua (68 hautesle eta 7 hautagarri). Lan esparruen harira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua da hautesle gehien dituena, 17 ordezkari hautatzeko 648rekin. Jarraian Administrazio Nagusiaren esparrua legoke, 273 hautesle eta 13 hautagarri barne hartuz; Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia (20 hautesle eta hautagarri bat); Nafarroako Foru Ogasuna (16 hautesle eta hautagarri bat); eta amaitzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzua (7 hautesle eta hautagarri bat).