Descárgate la app
Nafarroako 29 ikastetxek ikaskuntza digitalerako eta interaktiborako IkasNOVA ikasgela bat izango dute ikasturte honetan
2022ko urriaren 14a
Nafarroako 29 ikastetxek ikaskuntza digitalerako eta interaktiborako IkasNOVA ikasgela bat izango dute ikasturte honetan
La Presidenta de Navarra, María Chivite, ha visitado este mediodía el aula IkasNOVA, espacio de aprendizaje digital e interactivo, del centro educativo Catalina de Foix de Zizur Mayor / Zizur Nagusia, y ha señalado que, para el mes de diciembre, habrá operativas 29 aulas de este tipo en centros educativos públicos. Estos proyectos “nos sitúan en la educación del siglo XXI”, ha destacado.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria IkasNOVA ikasgelan izan da gaur eguerdian; hau da, Zizur Nagusiko Catalina de Foix ikastetxean, ikaskuntza digitalerako eta interaktiborako espazioan. Gainera, adierazi du, abendurako, era horretako beste 29 ikasgela egongo direla martxan ikastetxe publikoetan. Proiektu horiek “XXI. mendeko hezkuntzan kokatzen gaituzte”, nabarmendu du.
IkasNOVA ikasgela berritzaileek funtsezko hiru zutabe dituzte: malguak dira, teknologia digitala eta pedagogia integratzen dituzte, eta ikasle guztien ikaskuntza aktiboa sustatzen dute. Aproposak dira, besteak beste, irakaskuntza partekaturako, talde interaktiboetan lankidetzan aritzeko, gaitasunak garatzeko eta ikasle guztiak ikasgelan sartzeko.
Altzari malguak eta modernoak dituzte eta horman eta euskarri mugikorrean monitore digital interaktiboak, dokumentuen irakurgailuak, bideokonferentzietarako kamerak mikrofono eta bozgorailu eta guzti, bideoa editatzeko chroma pantailak, e.a. Horrez gain, aurkezpenak egiteko, taldean lan egiteko, sortzeko, ikertzeko eta eztabaidatzeko espazioak eskaintzen dituzte.
Ekitaldian, Chivite Lehendakariarekin batera izan dira Nafarroako Gobernuko ordezkaria, Jose Luis Arasti; Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno; eta Zizur Nagusiko alkatea, Jon Gondan, eta ikastetxeko zuzendariaren, Roberto Gimenezen, azalpenak jaso dituzte.
Kalitatezko hezkuntzarako jauzi kualitatiboa
Ikastetxeko IkasNOVA ikasgela bisitatu ondoren, Lehendakariak azpimarratu du ikasgela horiek “jauzi kualitatiboa direla kalitatezko hezkuntza baterako, gizarteari lagundu behar diotela erronkei aurre egiten eta prestakuntza onenaren eta gaitasun onenen bidez erantzunak emateko punta-puntakoa izan behar duela”.
Foru Gobernuak Nafarroako hezkuntza-sistemaren digitalizazioarekiko duen konpromisoa gogora ekarri du Chivitek; pandemian zehar “jada erakutsi zuen”, “ikasleen ekipamendu digitala bizkortu baitzen eten digitala saihesteko”. Era berean, nabarmendu du sistema publikoko Lehen Hezkuntzako laugarren maila eta Batxilergoko bigarren maila arteko ikasle guztiek Chrombook gailuak edo antzekoak dituztela “gertatuko balitz, urruneko hezkuntzarako eskubidea gauzatu ahal izateko”.
“Digitalizazioa gure bizitzaren giltzarria izango da”, eta “puntako ekipamenduak izateak”, IkasNOVA ikasgelak aipatuaz, aukera ematen du “gaitasun digitalak garatzeko ikaskuntza aktiboa egiteko, gure gizartearen garapenarekin eta eredu ekonomiko eta produktiboarekin lotuta baitaude”, adierazi du.
Lehendakariak esan du hezkuntza-proiektu honen finantzaketaren zati bat Next Generation funtsetatik datorrela, ekipamendu teknologikoari nahiz irakasleen prestakuntzari dagokionean. “Beste behin erakusten dute Europako funtsak iristen direla eta herritarrentzat baliagarriak izaten ari direla, kasu honetan helburu oso garrantzitsuarekin. Izan ere, hezkuntzan inbertitzea gizarte hobe batean eta aukeretan inbertitzea da”, amaitu du.
Ildo horretan, Hezkuntza Departamentuak, Gaitasun Digitalen Plan Nazionaleko 19. Osagaian sartutako “Hezkuntzaren Eraldaketa Digitala” neurriaren erakunde betearazlea bezala, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko (BEM) “Gaitasun digitalen Plan Nazionala” partidatik datozen 14.212.878 euro ditu eta BEMeko “Hezkuntzako Gaitasun Digitalaren hobekuntza” partidako beste 4.837.505 euro.
IkasNOVA ikasgeletarako lehen urratsak eta Ikastetxeko Plan Digitalak
Iruñeko Julio Caro Baroja BHI izan zen Nafarroan, bere ekimenez eta Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin, IkasNOVA ikasgela bat izateko lehen urratsak eman zituen Bigarren Hezkuntzako lehen ikastetxea. Ondoren, beste lau ikastetxe publikotan jarri ziren martxan ikasgelak.
2022. urtearen amaierarako, 29 IkasNOVA ikasgela ikastetxe hauetan erabat operatibo izatea aurreikusten da: Iruñeko San Frantzisko, Doña Mayor, Jose Maria de Huarte, Mendigoiti, San Juan de la Cadena, Padre Moret-Irubide eta Iparralde; Zizur Nagusiko Camino de Santiago; Orkoiengo San Miguel; Erriberriko Vianako Printzea; Mendabiako San Frantzisko Javier; San Adriango Alfonso X el Sabio; Larragako San Miguel; Azkoiengo Juan Bautista Irurzun; Atarrabiako Lorenzo Goicoa eta Atargi; Vianako Ricardo Campano; Agoizko San Miguel; Berriozarko Mendialdea I; Zubiriko Gloria Larrainzar; Larraintzarko Larraintzarko Ikastetxea; Barañain Institutua; Azagrako Reyno de Navarra DBHI; Altsasuko Altsasu BHI; Lizarrako Lizarraldea BHI; Tafallako Sancho el Mayor BHI eta Corellako Alhama BHI.
Halaber, 2021-2022 ikasturtean, zortzi ikastetxek proiektu pilotu bat abian jarri zuten Ikastetxeko Plan Digital bat egiteko, hezkuntza-erakundeen estrategia digitala bateratzearren, eta hori ikastetxe guztietara eramango da 2022-2023 ikasturte honetan. Guztietan koordinatzaile bat egongo da, zuzendaritza-taldearekin batera helburu horretaz zehazki arduratzeko.