2024ko otsailaren 2a

25.861 orduko enplegurako prestakuntza egiaztagarria, 1.700 pertsonaren eskura

20 erakunde dira Hezkuntza Departamentuak sustatutako dirulaguntzen deialdiaren esleipendunak, 4,1 milioi euro guztira

Lurpeko indusketetatik edo hiri- eta industria-hondakinen kudeaketatik, iturgintza eta berogailu-klimatizazioko eragiketetatik, mantentze-lanetatik, mikroinformatika-sistemak muntatzetik, sorospenetik, osasun-garraiotik, edo objektu arriskutsuak eta lehergaiak zaindu, garraiatu eta banatzetik, krisi-egoeretan txakurrak trebatu eta hezteraino edo laguntza psikologikora. Ekintza horiek guztiak eta beste asko enplegurako prestakuntza-jardueren xede dira dagoeneko, eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroa osoan sustatzen duen ziurtagiriaren bidez egiaztatzen da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.