Descárgate la app
Foru Komunitateko 21 elikagai-enpresa Madrilen egingo den Gourmets Aretoan izango dira datorren osteguna arte
2023ko apirilaren 17a
Foru Komunitateko 21 elikagai-enpresa Madrilen egingo den Gourmets Aretoan izango dira datorren osteguna arte
14 enpresa elkartu dira Reyno Gourmet Nafarroako standean, Europako Kalitatezko Elikagaien eta Edarien Azokarik garrantzitsuenaren 36. edizioan
Gómez kontseilaria, parte hartu duten enpresetako ordezkariekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hainbat elikagai-sektoretako 21 enpresa nafarrek hartuko dute parte apirilaren 20ra arte, osteguna, Madrilgo IFEMA erakustazokan egingo den Gourmets Azokaren 36. edizioan. 14 enpresa elkartuta joango dira Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta INTIA enpresa publikoak kudeatutako standean, Nafarroa-Reyno Gourmet irudiaren pean, eta beste zazpiak banaka joango dira. Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak areto irekian parte hartu du gaur goizean, eta Nafarroako enpresa parte-hartzaileak bisitatu ditu.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).