Descárgate la app
175 egun jaten emateko… eta hezteko
2024ko otsailaren 5a
175 egun jaten emateko… eta hezteko
Eskola-jantokiko ordutegia ikasteko ordutegia ere bada. Lan horrek hezitzailea izan behar du. Eta helburu hori behar bezala arautzeko, Hezkuntza Departamentuak kontsulta egiteko eta entzuteko lan handia egin du azken hilabeteotan. Orain, lan hori jendaurrean jarri da, eta azken ekarpenak jasoko dira Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren atarian argitaratuta.
1993 urtean bere aurreko erregulazioa onartu zenetik hogeita hamar urtera, eskola-jantokiek, azkenean, ikasleria guztiaren behar pedagogiko, sozial eta nutrizional berriekin egokitutako araudi esparru berri batekin kontatu ahal izango dute, jadanik jantokiko tartearen ikuspegi berri bat eskatzen zuren mende berri batean.
Bestelako hobekuntza nahiz nobedade ugari alde batera utzita, Gardentasunaren atarian argitaratutako Jantokien Foru Dekretuaren proiektua aldaketa garrantzitsua batekin dator: Nafarroako Gobernuak eskola-jantokia diruz lagunduko du ikasturteari dagozkion 175 egunetan, barne hartuz, Nafarroako hezkuntzaren historian lehenengo aldiz, jangelarako eskubidea irailean eta ekainean ere. Eta egungo sistemarekiko berezitasun nabarmen batekin: eskola-jantokirako laguntzak ikastetxeek izaten duten eskola jardunaldia edozein dela ere emango dira.
Gobernu Irekiaren Atarira igorritako proiektuak nobedade gehiago dakartza laguntza horien onuradunen harira, izan ere, oraindaino lekualdatutako ikasleria edo egoera sozioekonomiko zaurgarria duten familietako ikasleria zituen xede, eta erregulazio berria onartzen denean, kolektibo horiei erantsiko zaie muturreko arriskuan dauden eta despopulazioaren arrisku bizian dauden eta udalerri horietan bizi diren herritan aurkitzen diren ikastetxeetako ikasleria; landa-eremuko despopulazioari aurre egiteko neurri garrantzitsua, zeinek herri txikietako ikastetxeen biziraupen bermeak sendotuko dituen, bide batez araua egungo eskolatze-egoerarekin hala nola egungo familia-kontziliazio beharrekin hobeto egokitzea ahalbidetuz.
Gainera, eta familia-kontziliazioa errazte aldera, halaber eskola-garraiorako eskubidearen aukera hedatu egingo da, zaintza partekatuko egoeretan, adingabeak bizileku ezberdinak izaten dituenean, guraso bakoitzarekin eman ohi duen denbora-epea kontuan hartuta; hala, zaintza partekatuaren egoeran dagoen ikasleriak, ohiko bizilekuari dagokion eskola-garraio kolektiborako esleitutako plazarekin, banakako laguntza eskatu ahal izango du bigarren gurasoaren egoitzan bizi izaten den datetarako.
Era berean, eskola-garraio kolektibo antolatua edo banakako laguntza jasotzeko eskubidea izango du, bigarren gurasoaren bizilekuari dagokionez, betiere distantziaren baldintza kontuan hartuta, adingabearen zaintza nahiz babespe partekatua bada eta egoera horretan adingabearen bizilekua aldatzen bada, guraso bakoitzarekin eman dezakeen denbora-epearen arabera.
‘In situ’ sukaldaritza eredua
Aipatu helburuak kontuan hartuta eta ikastetxeen autonomia errespetatuz, ‘in situ’ sukaldaritza zerbitzua duten eskola-jantokien eredu bateranzko aurrerapausoa eman da, sasoiko eta hurbileko produktu freskoaren erabilera eginez.
Foru dekretu berria aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuaren mendean dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloetan eta Lehen Hezkuntzakoetan aplikatuko da, baita Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetan ere, horietan eskola-jantokiko zerbitzu osagarria ematen bada. Era berean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten duten ikastetxe publiko haietan aplikatuko da, betiere, antolaketa arrazoien harira Haur Hezkuntzako bigarren zikloa nahiz Lehen Hezkuntza barne dituzten ikastetxeekin eskola-garraioa partekatzen badute.
Dekretuak jantokiak baimentzea eta gainbegiratzea arautzen du, horien sailkapena finkatuz, bereizketa eginez zuzenean Hezkuntza Departamentuak kudeatutako eskualdekoen eta departamentuak baimendutako gainerako eskola-jangelen artean, ohikoen artean alegia. Jantoki-zerbitzua duten ikastetxeek horietarako urteko plan bat eduki beharko dute, ebaluatu eta zerbitzu osagarri hori etengabe hobetzeko.
Osasunerako hezkuntza, higienea, nutrizioa eta elikadura-ohitura iraunkorrak
Dekretu osoa zeharka bideratuta dago eskola-jantokiko tartea osasuna, higienea nahiz nutrizioa sustatzeko gune bihurtzera; elikadura-ohitura osasungarriak eta iraunkorrak sustatu nahi dira, mahaian portaera egokiak sustatu nahi dira; horrez gain, jan aurreko eta osteko jarrera egokiak eta aho-hortzen higienea, ikasleen arteko lankidetza, elkartasuna, inklusioa, hezkidetza eta bizikidetza sustatzea eta gizarte- eta kultura-ohiturak sustatzea ditu helburu.
Araudi berriak jantokietako segurtasun- eta higiene-betebeharrak zehazten ditu, baita zerbitzu osagarri horren kontrola eta kudeaketa ere, eta modalitate hauetakoren baten bidez emango da: ikastetxean “in situ” egindako janarien hornikuntza, sukalde zentraletan edo ikastetxe hurbil batean egindako eta lerro hotzeko modalitatean ikastetxera garraiatutako janarien hornikuntza. Zerbitzu hauek, oro har, enpresa espezializatuen bidez zeharka kudeatuta emango dira.
Menuen tipologiari dagokionez, foru dekretuari jarraiki, giza nutrizioan eta dietetikan prestakuntza egiaztatua duten profesionalek diseinatu eta ikuskatuko dituzte, elikadura osasungarriago, iraunkorrago eta inklusiboago bat sustatuz, osasun arloan nutrizio-kalitatea eta haren kontrola bultzatuz, haurtzaroko nahiz nerabezaroko gehiegizko pisua eta obesitate prebenitzea eta kontrolatzea izanik helburu.
Hezkuntza Departamentuak hitzarmenak adostu ahal izango ditu eskola-jantokiko zerbitzuaren kudeaketa bere gain hartu nahi duten toki-erakunde haiekin. Foru Dekretu honen 9.5 artikuluan aipatzen den eskola-jantokiko zerbitzuaren kudeaketa bere gain hartu nahi duten toki-erakundeekin 2025/20256 ikasturtetik aurrera ondorioak izan lezaketen hitzarmenak izenpetu ahal izango dira.
Eskualdeko jantokien finantzaketa Administrazioaren ekarpenekin eta jantokiko ikasleen kuotekin estaliko da. Aldi berean, jantoki arrunten finantzaketa ikasleen Gurasoen Elkartearen kontura izango da eta jantokiko ikasle bakoitzaren kuotekin eta, bere kasuan, APYMA berak eta Administrazioak egindako ekarpenekin estaliko da.