2025ko irailaren 30a

Nafarroako 16 enpresa Fruit Attraction azokan izango dira, fruta eta barazki freskoen sektorean mundu mailako erreferentzia den azokan

Standetara egindako bisitan, Aierdi kontseilariak kontsumo iraunkorraren kultura defendatu du, eta Gobernuaren laguntza helarazi du hainbat erronkari aurre egiteko, besteak beste, kostuen igoerari, eskulan faltari edo klima-aldaketara modu produktiboan egokitzear
Irudi galeria

El consejero Aierdi defiende en Fruit Attraction la cultura del consumo sostenible de vegetales

Baratzezaintza eta frutagintza sektoreko Nafarroako 16 enpresa bilduko dira gaurtik aurrera Fruit Attraction azokaren 17. edizioan. Fruten eta barazki freskoen ekoizpenean eta banaketan mundu osoan erreferentzia den azoka da, eta gaur, asteartea, hasi eta osteguna, bitarte egingo da Madrilgo IFEMA azoka-barrutian. Enpresa horietako 9 Nafarroako stand instituzionalean daude bilduta, Reyno Gourmet markaren pean, zeinak Nafarroako produktuen kalitate bereiziko figurak sustatzen baititu; beste hiru, berriz, industria osagarriaren sektorekoak dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).