Descárgate la app
Nafarroako 16 Oinarrizko Osasun Eremutako Lehen Mailako Arretako 113 profesional osasun komunitarioan trebatu dira 2026an
2026ko urriaren 2a
Nafarroako 16 Oinarrizko Osasun Eremutako Lehen Mailako Arretako 113 profesional osasun komunitarioan trebatu dira 2026an
Lehen Mailako Arretako Osasun Komunitarioko Estrategiaren prestakuntza-planak herritarren ongizatea eta osasuna hobetzea du helburu; lehen fasea amaitu da, eta aurtengo hirugarren lauhilekoan jarraituko du
Lehen Arretako profesionalak Lodosan egindako formazio saioan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Osasun Departamentuak amaitu du Lehen Mailako Arretako Osasun Komunitarioko Estrategiaren prestakuntza-planaren lehen fasea, biztanleriaren osasuna sustatzea helburu duena, pertsonen ongizatea baldintzatzen duten gizarte-determinatzaileak kontuan hartuta. Aurtengo lehen seihilekoan, osasun zentroetako 113 profesionalek (98 emakume eta 15 gizon) osasun komunitarioari buruzko prestakuntza jaso dute, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta osasun arloko desberdintasunak murrizteko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).