Descárgate la app
Nafarroako enpresen I+G arloko 102 proiektuk Foru Exekutiboaren 11,5 milioi euroko finantzaketa jasoko dute
2022ko irailaren 29a
Nafarroako enpresen I+G arloko 102 proiektuk Foru Exekutiboaren 11,5 milioi euroko finantzaketa jasoko dute
Laguntza-deialdiaren %96,5eko gauzatze-maila da, eta ikerketa eta garapena bultzatu nahi dira SINAIko enpresa eta agenteetan, Foru Komunitatean lantokia dutenetan
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, I+G arloko proiektuentzako laguntza-deialdia ebatzi du, eta horren helburua da Nafarroan lantokia duten SINAIko enpresetan eta agenteetan ikerketa eta garapena bultzatzea. Guztira, gai libreko 102 proiektuk 11.581.577 euroko laguntza izango dute; hau da, deialdiaren %96,5eko gauzatze-maila izango da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).