Descárgate la app
'Lagun gaua'
2024ko otsailaren 27a
'Lagun gaua'
Gazte-talde batentzat, kontzertu-gaua izanen zena beste gau bat bilakatuko da, eginkizun berezi batekin: denon artean "Zonari", auzoko gazteriarentzako bilguneari zer erabilera eman nahi dioten adostea. Hori lortzen ez badute, galdu eginen dute.
Zeregin erraza dirudiena, entzute dosi handiak eta interes komunen bilaketa eskatzen dituen misio korapilatsu bat bihurtu da. “Hobe da akordio txar bat gatazka bat baino” ondorioztatu dute, horrekin batera aitortuz “hau guztion artean aterako dugula aurrera”.
Nafarroako Gobernuaren 'Lagun gaua’ antzezlanaren argudioaz ari gara zeinen eskutik sustatu nahi den gazteriak gai publikoetan parte hartzea. Antzezlanaren eskutik hainbat galdera sortzen dira, zeinen bitartez gai publikoetan parte hartzeari eta eragiten dieten gaiei buruzko erabakiak hartzeari buruzko eztabaida bat sor litekeen jarraian.
2021ean estreinatu zenetik 1.400 pertsonatik gora etorri dira antzezlana ikustera. Orduz geroztik, ‘Lagun gaua’ lanak Nafarroako geografiaren hamabost gune baino gehiago zeharkatu ditu, guztira 30 antzezlan izan direnen eskutik. Bargota, Buñuel, Donamaria, Ezkaroze, Galar, Goizueta, Larraga, Lodosa, Mendabia, Orkoien, Oteiza, Iruña, Sarriguren, Sartaguda, Sesma, Tafalla eta Atarrabia bezalako udalerritan antzeztu izan da. Horrez gainera, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan, Biurdana BHI, Iturrama BHI, Irubide BHI, Tuterako Benjamin BHI, Valle del Ebro BHI eta ‘la Presentación’ ikastetxeetan ere antzeztu izan da.
`Lagun Gaua’ hartzeko interesa duten entitateak eta udalerriak
`Lagun Gaua´ Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak elkarrekin egindako ekimena da; 2024an antzezlana eskaintzen jarraitzearen aldeko apustua egiten dute, eragiten dieten gai publikoetan herritar parte-hartzaileagoak lortze aldera.
Antzezlana gaztelaniaz zein euskeraz dago ikusgai; 30 minutuko iraupena du eta Luis Tarrafetak idatzi du, Oscar Orzaiz izanik muntaketaren eta zuzendaritzaren arduraduna.
Antzerki esperientzia hau eskaintzeko interesatuta dauden entitate eta udalerriek jada eska dezakete. Antzezlana kultur-etxeetan, Bigarren Hezkuntzako, LHko edo Batxilergoko ikastetxeetan, unibertsitateetan, gazte-elkarteetan nahiz mota orotako entitate eta organismoetan gara daiteke. Bere hedapenean laguntzeko, Nafarroako Gobernuak antzerki taldearen ordainsarien % 50a bere gain hartzen du, publizitatea egiteko materialak emanez. Sor litezkeen zalantzei erantzuteko, participacionciudadana@navarra.es posta elektronikoa dago eskuragarri.
Nabarmentzekoa da obra hau 2022an jardunbide egokitzat aitortu zuela Gazte Informazio eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA). Aintzatespen honi esker, lana The Good Practice Booklet katalogoan sartuko da, alegia Europako hainbat eskualdetan gazteengana zuzendutako ekintzen bilduma batean.