2022ko urriaren 26a

‘Navarra GastroSummit’ ekitaldian, nazioarteko goi mailako gastronomia bilduko da Baluarten, Foru Komunitateko kalitatezko nekazaritzako elikagaien inguruan

Gomez kontseilariak Gobernuak Nafarroako tokiko kalitatezko produktuaren alde egindako apustua azpimarratu du, gastronomia-kulturan erreferentea baita
La consejera Gómez, con chefs participantes y personas del sector.
La consejera Gómez, con chefs participantes y personas del sector.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Urriaren 26an eta 27an, Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioan bilduko dira estatuan zein nazioartean finkatuta dauden eta sortzen ari diren chefak eta ezagutza gastronomikoa. Ekitaldian, Nafarroako tokiko kalitatezko produktua izango da protagonista. Foru Exekutiboak finantzaturiko ‘Navarra GastroSummit’-en bigarren edizioaren helburua da Foru Komunitatea erreferente gastronomikoa eta kalitatezko helmuga turistikoa izatea eta lurralde-garapen iraunkorrean oinarritutako ekimenak indartzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).