Descárgate la app
‘Hondakinik onena, sortzen ez dena’, baita udal-azoka txikietan ere
2022ko abuztuaren 10a
‘Hondakinik onena, sortzen ez dena’, baita udal-azoka txikietan ere
Lurralde Kohesioak eta 60 herri baino gehiagok kanpaina bat sustatzen dute uda honetan merkatu ibiltarietan, hondakinak prebenitzearen inguruan erosleak zein saltzaileak kontzientziatzeko
Sesmako azoka txikian hondakinen inguruan sentsibilizatzeko jarritako postura bisita. Bernardo Ciriza kontseilariarekin batera izan dira Sesmako alkatea, Rosario Echavarri; Jurramendiko Mankomunitateko kudeatzailea, Nicolas Ulibarri; eta Nafarroako Hondakinen Kontsortzioko kudeatzailea, Fernando Mendoza; Sesmako Udaleko zinegotziez, Kontsortzioko ordezkariez eta ingurumen-arloko hezitzaileez gain.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako 60 herri baino gehiagok kontzientziazio-kanpaina batean parte hartzen dute uda honetan, udal merkatuetan eta azoka txikietan hondakin gutxiago sortzeko. Saltzaileei nahiz bezeroei zuzendutako beste ekintza batzuen artean, zabaltzeko materiala banatzeaz gain, guztira oihalezko 8.000 poltsa berrerabilgarri emango dira, “Hondakinik onena, sortzen ez dena” leloarekin.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).