Descárgate la app
'Bizitza partekatzen dugu, horrela egiten dugu Nafarroa': gure nortasunaren estereotipoak ezabatzeko kanpaina
2022ko abenduaren 13a
'Bizitza partekatzen dugu, horrela egiten dugu Nafarroa': gure nortasunaren estereotipoak ezabatzeko kanpaina
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak 'Bizitza partekatzen dugu, horrela egiten dugu Nafarroa' izeneko kanpaina aurkeztu du. Bertan, Foru Komunitatean bizi diren dozena bat pertsonak umorez hitz egiten dute gure nortasunaren topikoei eta aurreiritziei buruz, gaur egun nafarra izateak zer suposatzen duen eta etorkizunean nola irudikatzen duten. Bertan, Nafarroan bizi diren eta bizitza hemen egiten duten hamar urtetik 90 urtera bitarteko pertsona gazte eta nagusiek parte hartzen dute.
Duela gutxi España osoko sushi sukaldari onena aldarrikatu berri den Steven Bosen Wu Zheng iruindarra bideoko protagonistetako bat da. Iturrama auzoan finkatutako Imperial jatetxeko sukaldariburua da eta, duela 36 urte Palma Mallorcakoan jaio izan arren, oso txikitatik Nafarroako hiriburuan bizi izan da betidanik.
“Gaur egun, oraindik ere norbaitzuk galdetzen didate zenbat denbora daramadan hemen, gaztelaniaz oso ondo mintzatzen naizelako. Tira ba, nafartarra naiz, zeren hau nire etxea da! Oraindik ere badago azentu nafartarra duen txinatar bat topatzean txunditzen denik”, esan du. “Nire gurasoak Txinatik etorri ziren eta beti sentitu gara onartuak eta adeitsuki tratatuak hemen. Sekula ez dugu arazorik izan, nahiz eta duela hogei urte nire arreba eta ni ikastetxeko haur txinatar bakarrak izan ginen uneak bizi izan”, dio Stevenek.
“Agian garrantzitsua litzateke norbaitek pertsona migratzaile edota beste arraza bateko bat ezagutzean ez galdetzea zenbat denbora daraman hemen”, arbuiatu du spoteko beste protagonistetako bat den Melissa Somarribasek: Nafarroan bizi den 26 urteko ekintzaile eta komunikatzaile gaztea. “Nire nahia da etorkizuneko Nafarroan bizikidetzari buruzko bideo hauek ez behar izatea eta benetan errealitate bat izatea eta ez pantailan soilik ikusi ahal den zerbait”, arbuiatu du Melissak zein laster bere lehenengo semea erditzera doan, aurreikusiaren arabera Iruñan, Javi bere bikotearekin batera.
“Nire semearen aita nafartarra izango da eta ama nikaraguarra; espero dut bere jatorrien, pertsonen eskubideen gainean pertsona kontziente bat izatea eta horrekiko guztiarekiko ezjakintasun egoeran ez aurkitzea. Eta horrez gainera, espero dut bere ama atzerritarra izateagatik, nafartarra den edo ez inork zalantzan ez jartzea. Migratzea guztion eskubide bat da”, arbuiatu du Melissak zein 2018. urtean Nafarroara etorri zen “ikasle-protesten ondoren Nikaraguan ez zeukan segurtasun baten bila”.
Beste protagonistak Nafarroan jaiotako gazteak dira, adibidez Ouduya, Eskubaloian jokatzen duen Burlatako nerabea, edota Halah, Iruñako alde zaharreko neska bat eta Farida bere ama. Baita beste pertsona batzuk ere, esaterako Miguel, zein duela 60 urte Extremaduratik etorri zen; Sonia, egunez egun Nafarroako Jauregiko aretoak garbitzen lan egiten duen langileetako bat edo duela 14 urte Malitik etorri zen eta nazionalitatea lortu berri duen Younoussa.
Yonoussa Sidibe atletismoko entrenatzailea da Hiru-Herri klubean; hainbat hizkuntzatan mintzatzen da eta hoteletan nahiz liburutegi publikoetan lanean jarduna da. Bamakoko unibertsitatean Nazioarteko Zuzenbidea ikasi zuen; 2008an Nafarroara iturgin-ikastuna izateko lan-kontratu batekin etorri zen. “oso zorionekoa naiz zeren jende guztiak harrera polita egin dit, nire lagun-taldea daukat eta atletismoari esker jende asko ezagutu dut. Baina badakit beste batzuk gazte afrikarrei buruz aurreiritzi ugari dituztela; agerikoa da hona bizimodua aurrera ateratzeko etorri nintzela, nire herrialdean egonkortasunik ez nuelako. Pertsona prestatu bat naiz eta paper, baimen nahiz kontratu guztiekin etorri izan arren, eragozpen administratiboak estutasun-iturri etengabea dira beti. Hori jakin behar luke jendeak”.
Migratzaileen narratiba aldatzea
“Protagonista hauek ez dira aktoreak, bizitza nola partekatu ohi duten, egunero Nafarroa nola eraikitzen duten eta eurak ere nafartarrak direla adierazteko bere iritziak eman nahi dizkigute. Eta, batez ere, nafartar mota bakarra ez dela existitzen. Migrazioei buruz eta erakundeetatik eta gizartetik, horiekiko gure ikuspuntuaren narratiba zaharkituak aldatu behar ditugu. Baita hori naturaltasunez egin ere, zergatik ez, umore pixka batekin, gure aldrebeskeria propioaz barre eginez”, arbuiatu du Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak spotaren aurkezpenean zehar.
“Alde batetik –erantsi du Santosek– ‘eurak, gu’ kontzeptua behin-betiko alboratzeko unea da’. Ez da existitzen eta ez da existitu behar dikotomia hori. Departamentu honek betidanik nahi izan du transmititu Nafarroa dagoeneko gizarte plural, anitz, askotariko arrazakoa, mestizoa eta eleaniztuna dela. Eta ez da existitzen nafartarrak izateko modu bakarra. Ez dira nortasun esklusibista horiek existitzen, izan ere, sarritan denboran zehar errepikatutako eta banderez inguratutako topikoez mozorrotutako arrazakeriak baino ez dira. Hemen bizi garen guztiok eskubide berdinak merezi ditugu. Eta goizero lurralde honetan bizi, sortu, amestu, jolastu, maitatu eta partekatzeko asmotan jaikitzen diren pertsona guztiek, gainerakoek bezalaxe, eta meritu berdinarekin egiten dute”.
Bere aldetik, Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiken zuzendari nagusiak erantsi du “sarritan, zoritxarrez, eta Nafarroako leku askotan, gizartean, kuadrilletan, herrietan, auzoetan, hedabideetan eta prentsan, gizarte anitz batek izaten dituen aberastasun eta balio horri bizkarra emanez bizi ohi gara”. Ruiz de Irizarrek agerian jarri du zeinen garrantzitsua den migrazio prozesu bat egin duten eta askotariko jatorriak partekatzen dituzten pertsonak izatea dolu edo askotariko nortasunekin bizitzeko prozesuez aritzen direnak.
Ekarpena egiten duten proiektuak baloratzea
“Nabarmendu eta baloratu nahi duguna da, bereziki, bizitza partekatzean egiten dugula gizartea, horrela zentzu eta kohesio bat emanez. Izan ere, oro har, eremu geografikoak partekatzen ditugu, bai. Bizikide gara, baina ez dugu bizikidetza egiten. Ez dakigu nola dagoen gure bizilaguna, ez gara ausartzen duela gutxi gure auzora heldu berriak diren pertsonak ezagutzen, badirudi ez garela ausartzen aisialdia, festak, jolas- edota olgeta-eremuak partekatzen”, azaldu du Ruiz de Irizarrek. “Hain zuzen, ikus-entzunezko pieza txiki honetan ere modu leun batean agerian jarri nahi izan dugu elkarteen, proiektu eta ekimen publikoen, auzokoen edo banakakoen nondik-norakoak, gizarte hori eraikitzen laguntzen baitute”, arbuiatu du.
Horrela, bideoan azaltzen da, esaterako, SEI Elkarteak (Kultura arteko Zerbitzu Sozio-hezitzailea) betetzen duen zereginari esker elkar ezagutzen duen lagun talde bat; bidaia bakarrik egin zuten ama migratzaileen seme-alaba gazteak Nafarroan elkarrekin topatu dira eta hurbiltasun nahiz entzute horretatik, migrazio dolu hori pasa, beste gazte batzuk ezagutu, aisialdia eta olgeta partekatzeko beharra dute.
Edota Iruñeko alde zaharreko zaporeen nahiz errezeten proiektuaren gisako auzokideen ekimenak, AZ Ekimena elkartetik auto-kudeatuak Migrazio Politiken Departamentuaren finantzaketa tarteko, zeinek gastronomia batasun-lokarri duen auzokideen esparru txiki bat sortu duten: “Partekatzean, elkar hobeto ezagutzeko aitzakia bat, barrerak eraisteko modu oso natural bat”, Ana Goia, partaideetako baten esanetan. Eta halaber Baldorbako Barasoainen Alejandra Gorisek eta Begoña Garjónek emandako bultzadaren moduko ekimen pribatuak. Hurrenez hurren, Argentinakoa eta Tafallakoa diren bikote honek, duela ia 20 urte aldi berean herriko kafetegia, supermerkatua, ogitegia eta bizi-eremua den haraneko denda bakarra elkarrekin kudeatzea erabaki zuten.
Hedabide digitaletan barreiatzear dagoen spot hau, Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren eraginpean, Kultura arteko Bizikidetza hala nola Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako borroka aldarrikatuz sentsibilizazio ekintza guztiak biltzen dituen Nafarroa Koloretan zeharkako markaren ekimen bat da.
Bideoa pertsona migratzaileen eguna – abenduak 18- ospatzen den astean estreinatuko da, aldi berean, Nafarroako Gobernuaren sare sozialetan nahiz Nafarroa Koloretan web orrian.