2022ko uztailaren 20a

COVID-19 kasuen intzidentziak % 18 egin du gora

Erietxeratuen %90 65 urtetik gorakoenak dira

Uztailaren 11tik 17ra bitarteko astean 6.139 COVID-19 kasu baieztatu dira, hau da, aurreko astean baino % 18 gehiago; ospitaleratzeak, berriz, gutxitu egin dira: 126 ziren aurreko astean, 81 azken astean eta, horietatik, % 90 65 urtetik gorakoen artean eta % 6 5 urtetik beherakoen artean (txertoaren indikaziorik gabe). Datu horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txosten epidemiologikoan jaso dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).