Descárgate la app
Nafarroak eta Estatuak itxi egin dute Foru Komunitateak Bizi Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa eskualdatzea
2022ko martxoaren 31a
Nafarroak eta Estatuak itxi egin dute Foru Komunitateak Bizi Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa eskualdatzea
Transferentzien Batzarrak gaur arratsaldean Iruñean egindako bilera batean ziurtatu du Nafarroak urriaren 1etik aurrera Bizi Gutxieneko Diru-sarrera Bizigarriaren prestazioaren kudeaketa bere gain hartzeko akordioa.
Isabel Rodriguez Lurralde Politikako Ministroa, Gobernu zentraletik, hala nola Javier Remirez lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria izan dira buru transferentzien batzordeko bileran.
Aurretiaz, ministroa Maria Chivite Nafarroako Lehendakariarekin bildu da eta harekin topaketa instituzional bat ospatu du.
Lehendakariak nabarmendu du BGDS “gizarte kohesiorako neurri ahaltsua dela”, eta Foru Komunitatea kudeaketaz arduratzeak “aurrerapauso bat gehiago suposatzen duela herritarrentzako zerbitzuen prestazioa hobetze aldera”. “Prestazio hau, errenta bermatua bezala, pobrezia ezabatzeko erabiltzen ari gara, inklusioa bultzatuz eta hori lortze aldera laguntza eta bultzada behar duten pertsonen enplegagarritasuna erraztuz”, arbuiatu du Chivitek.
Eta gogorarazi du abian jarriko dela inklusiorako ibilbide integratuen AUNA proiektua, BGDS eta/edo Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonen inklusio sozial eta laborala bultzatze aldera, zeinetara 5,8 milioi euro destinatu diren.
Era berean, Lehendakariak aipatu du prestazio hauek duten inpaktu soziala eta modu “azkar, hurbil eta eraginkor” batean kudeatuak izatearen garrantzia, herritarrentzako zerbitzuaren prestazioa kalitate gorenekoa izan dadin.
Bere aldetik, Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak azpimarratu du Nafarroa BGDSren kudeaketaz arduratzeko akordio honek frogatzen duela foru Gobernuarekin “kolaboratzeko, ko-gobernantzarako eta leialtasun instituzionalerako borondate garbia” eta bestalde “Espainiako gobernuaren konpromisoa foruaren Hobekuntzarako garapen gorenarekiko”.
Transferentzien Batzordearen bilera
Transferentzien Batzordearen bilera zeinetan itxi den Nafarroak BGDSren prestazio ez kontributiboaren kudeaketa bere gain hartzeko akordioa 17:45etan ospatu da Nafarroako Jauregian.
Akordioaren terminoen arabera, BGDSren prestazioaren kudeaketaz arduratzeagatik Nafarroak eskuratuko lituzke 2022an, erreferentzia bezala urte oso bat hartuz, 48,35 milioi euro. Zifra hau Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako inputazioaren adierazlea (% 1,60) estatu mailako Bizi Gutxieneko Diru-Sarrera programaren batez bestekoa den kostuari (3.021,9 milioi euro) aplikatzearen emaitza litzateke.
Bien bitartean, gastuari dagokionez, txostenak zehazten du kalkulatzen dela urteko gastu osoa 41 milioi euro ingurukoa izan litekeela, kontuan hartuta dagokion prestazioaz gain, urtean zehar onarpen eta baja berriak gerta litezkeela. Aipagarria da Eskubide Sozialen Departamentuko 2022ko Errenta Bermatuaren Aurrekontuan ez dagoela barne hartuta Bizi Gutxieneko Diru-Sarreraren kudeaketak suposatuko duen kostua.
Bestalde, kudeaketaren ikuspuntutik, foru Exekutiboak jakitera eman du eskualdatzea bi fasetan gauzatuko dela. Lehenengo bat, iraila artekoa, ordainketak Gizarte Segurantzari dagozkio egitea, baina gizarte segurantzako sistema informatikoak Eskubide Sozialen Departamentuko prestazioen informazio- eta kudeaketa-sistemarekin uztartuko dira. Era berean, zerbitzu sozialen esparruan tramitaziorako unitate administratiboak sortuko dira, eskaria bideratzea nahi duten pertsonei eta oinarrizko zerbitzu sozialei aholkua emateko horrela tramitazioaren egokitzapen integratu baterako bidea emanez errenta bermatuaren eta Bizi Gutxieneko Diru-Sarreraren artean, herritar nafarrei kudeaketa errazte aldera.
Urriaren 1etik aurrera, Eskubide Sozialen Departamentuak gailuak eta tresnak eskura izan beharko ditu Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS) gaur egun betetzen ari den funtzio guztiak burutzeko, besteak beste, partikularrentzako informazioa edota orientabidea, eskaeren izapideak, eskubideen onarpena, kopuruen ordainketa, espediente ezberdinen kontrola eta segimendua.
Horri guztiari esker, Nafarroak nabarmenki sendotuko du bere babes sozialaren maila, bai prestazioen kudeaketa eta bai inklusio sozial eta laborala hobetuz zailtasun gehien jasaten dituzten eta/edo pobrezia egoeran dauden familia nafarrentzat.
Transferentzien Batzordeko bigarren akordioa
Legealdi honetan Nafarroak eta Estatuak Transferentzien Batzordearen baitan lortutako bigarren akordioa da, joan den ekainean espetxe-arloko osasun konpetentzia ere Foru Komunitatera eskualdatzea lortu ondoren.
Espetxe-arloko osasun eskualdatzeak Nafarroaren eta Estatuaren artean 20 urte eta gero adostutako lehen eskualdatzea suposatu zuen, Eskualdatze Batzordeko azken Akordioa 2001eko otsailaren 22an izenpetu naitzen.
Gaur egun lanean daniltza trafikoa eta bide segurtasuna eskualdatzeko akordio bat lortze aldera.
Nafarroako eta Estatuko ordezkariak Transferentzien Batzarrean
Gaur arratsaldean ospatutako Transferentzien Batzordean parte hartu dute, Nafarroako Gobernutik, lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barneko kontseilaria den Javier Remirezek; bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Mª Aierdik eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek. Halaber, talde parlamentari ezberdinetako ordezkariak etorri dira: Javier Esparza (Navarra Suma); Ramon Alzorriz (PSN); Uxue Barkos (Geroa Bai); Adolfo Araiz (EH Bildu); Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), eta Francisco Javier Jimeno (Izquierda-Ezkerra). Gainera etorri da Lege-Aholkularitzako zerbitzuko zuzendaria eta Transferentzien Batzordeko idazkaria den Francisco Jose Negro, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean.
Espainiako Gobernutik mintzatu dira Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa; Alfredo Gonzalez Lurralde Politikako Estatuko idazkaria; Miryam Alvarez Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia; eta Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkaria. Halaber etorri dira Ines Olondriz Toki eta Autonomia Finantzaketako idazkari nagusia; Fernando Galindo Autonomia eta Toki Lankidetzarako zuzendari nagusia; eta Yovana de Lozar Autonomia Finantzaketaren Kudeaketarako zuzendariorde nagusia, eta Jorge Garcia Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria, Estatuko Administraziotik.