Descárgate la app
2021. urtean, Nafarroak bost akordio berri sinatu zituen Estatuarekin autogobernuaren alde, Konstituzio Auzitegiaren aurrean beste hainbeste errekurtso aurkeztea eragozten dutenak
2022ko urtarrilaren 7a
2021. urtean, Nafarroak bost akordio berri sinatu zituen Estatuarekin autogobernuaren alde, Konstituzio Auzitegiaren aurrean beste hainbeste errekurtso aurkeztea eragozten dutenak
Nafarroako Gobernuak bost akordio berri lortu ditu Espainiako Gobernuarekin 2021ean, eta, horiei esker, Konstituzio Auzitegiaren aurrean beste horrenbeste errekurtso jartzea saihestu da. Hauekin legegintzaldi honetan sinatu diren akordioen kopurua bederatzi izan da.
Horietako azkena, joan den abenduan izenpetua, apirilaren 14ko 4/2021 Foru Lege-Dekretuaren gainean, zeinen arabera onartzen diren presazko neurriak jarduketak kudeatzeko eta exekutatzeko Europako Berreskurapen Tresnatik datozen funtsekin finantzatu ahal direnak; akordio hori izenpetu zuten Lurralde Politikako Ministroa den Isabel Rodriguezek eta lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria den Javier Remirezek Lankidetza Batzordearen baitan, baina oraindik argitaratzeke dago Nafarroako Aldizkari Ofizialean hala nola Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Zehazki, aipatu Foru Lege-Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez, Nafarroako Gobernuak dagoeneko arau horren aldaketa legegile bat sustatu du, zein barne hartu den, seigarren amaiera Xedapenaren bitartez, 2022. urterako onartutako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Arauan, eta akordio guztiak interpretatu dira Estatuko oinarrizko legediarekiko, potentzia urriko energia elektrikoaren ekoizpenerako instalaziotako sare-konexioaren arloan.
Bost akordio 2021ean, bederatzi legealdi honetan
Azken akordio honi eransten zaizkio joan den 2021ean jadanik adostutako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legearen gainean, zerga ezberdinena eta zerga arloko beste neurrien batzuena (argitaratua 2021eko martxoaren 22ko NAOean), irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-Dekretua, zeinen arabera onartzen diren Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta bere organismo autonomoen esanetara dauden langileen arloko neurriak (argitaratua 2021eko martxoaren 22ko NAOean), abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legea, 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrena (argitaratua 2021eko uztailaren 19ko NAOean) eta abenduaren 29ko 22/2020 Legea, Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legea aldatzekoa (argitaratua 2021eko urriaren 2oko NAOean)
2021ean izenpetutako bost hitzarmen berriek legealdi honetan izenpetutako eta argitaratutako akordioen kopurua bederatzi izatera daramate; zehazki eta orain arte adierazitakoez gain, abenduaren 24ko 27/2018 Foru Araua, 2019. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren akordioa (argitaratua 2019ko urriaren 14ko NAOean); otsailaren 4ko 4/2019 Foru Arauaren gainekoa, Nafarroako Tokiko Administrazioaren Arauari dagokiona (argitaratua 2019ko azaroaren 11ko NAOean); otsailaren 7ko 5/2019 Foru Araua, Nafarroako Foru Komunitateko guraso bakarreko familien akreditaziorako (argitaratua 2019ko azaroaren 18ko NAOean); eta, azkenik, martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearena, Nafarroako Partaidetza Demokratikoari dagokiona (argitaratu zena 2020ko otsailaren 3ko NAOean).
Remirezek autogobernu eta foru erregimenaren “defentsa adimentsua” baloratu du
Remirez lehendakariordeak balioa eman dio “Lankidetza batzordearen baitan garatutako lan guztiari, administrazio bien arteko elkarrizketa eta akordiorako gaitasunari dagokionez, ahalbidetu duelako orain arteko legealdian bederatzi akordio lortzea dagozkien konpetentzien esparruetan sortutako desadostasunei dagokienez, horrela estatuaren beste horrenbeste errekurtso saihesteko bidea emanez, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean”.
Bereziki, lehendakariordeak eskertza adierazi du “lan-ildo honetan inplikatutako Nafarroako Gobernuko Departamentu guztien eta bakoitzaren lana; eta horiek guztiak koordinatuta daude arlo honetan Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez”.
Remirezek adierazi du “hori guztia gure foruen eta auto-gobernuaren defentsa adimentsuaren konbinaketa baten lagina dela, Nafarroako Gobernua hala nola Espainiako Gobernua gatazkak sortzen diren bakoitzean erakusten ari garen elkarrizketarako eta akordiorako borondatearekin batera. Elkarrizketarako eta negoziaziorako gaitasuna bai, baina Nafarroako Gobernuaren irmotasuna ere bai, gure auto-gobernuaren eta Foru Komunitatearen interesak defendatzen ari garenean, Chivite Lehendakariak Lankidetza Batzordeko kideei espresuki hala eskatzen dienean”.
Lankidetza Batzordea
Estatuko Administrazio Orokorreko-Nafarroako Foru Komunitateko Lankidetza Batzordea edo Aldebiko Batzordea estatuko araudian, aldebiko organo bat da; bertan, Nafarroako Foru Erregimena Leheneratzeko eta Hobetzeko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 69.1 artikuluan xedatuari jarraiki, Estatuko Administrazioan eta Nafarroako Foru Komunitatean sortzen diren desadostasun guztiak planteatzeaz eta, hala badagokio, ebazteaz arduratzen da LORAFNA aplikatu edo interpretatzean sor litezkeenak hala nola Estatuko Administrazioa eta Nafarroako Foru Komunitatea artean sor litezkeen bestelakoak. Ordezkari kopurua berdina du, zehazki hiru dira, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak izendatzen dituenak.
Nafarroako ordezkaritzaren harira, legealdi honetakoak Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria den Javier Remirez; bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria den Jose Maria Aierdi; eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia den Joseba Asiain Albisu dira.