Descárgate la app
Nafarroak bat egin du Gazte Informazioaren Europako Gutunarekin
2022ko apirilaren 19a
Nafarroak bat egin du Gazte Informazioaren Europako Gutunarekin
Nafarroako Gazteriaren Institutuak 100.000 euroko diru-laguntza deialdia ere onartu du gazteentzako bulegoak eta informazio guneak hornitzeko
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak Gazte Informazioaren Europako Gutuna sinatuta, Nafarroak formalki bat egin du eskubide osoko kide gisa Gazteen Informazio eta Aholkularitzarako Europako Agentziarekin (ERYICA). Europako erakunde independentea da, estatuko koordinazio-erakundeek eta gazteentzako informazio-sareek osatua. Europako lankidetza areagotu eta hobetzeko lan egiten du, gazteen informazio- eta aholkularitza-eremuan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)