2022ko apirilaren 8a

Nafarroak gaikuntza digitaleko 50 ikastaro baino gehiago programatu ditu lehen seihileko honetan, kolektibo kalteberen eta adinekoen arteko eten teknologikoa murrizteko

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Nafarroako Gurutze Gorriarekin, baliabide materialak eta pertsonalak lagatzeko
Irudi galeria

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, NASERTIC Nafarroako Gobernuko enpresa publikoarekin lankidetzan, oinarrizko konpetentzia digitalen inguruko prestakuntza-eskaintza aurkeztu du, batez ere bazterketa digitala jasateko arriskuan dauden pertsonei eta adinekoei zuzendua, eta Nafarroako hainbat elkarteren lankidetzari esker sustatua, hala nola Gurutze Gorria eta Elkarte Fundazioa, besteak beste.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).