Descárgate la app
Nafarroak Horizonte 2035 Hondamendi Arriskua Murrizteko Plan Nazionala lantzeko lantaldean parte hartuko du
2022ko apirilaren 25a
Nafarroak Horizonte 2035 Hondamendi Arriskua Murrizteko Plan Nazionala lantzeko lantaldean parte hartuko du
Remírez lehendakariordeak Madrilen parte hartu du Fernando Grande Marlaska Barne ministroa buru izan duen Babes Zibileko Kontseilu Nazionalean
Senatuan egin den Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren Osoko Bilkuraren bat-batekoa.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Javier Remírez Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak Senatuan parte hartu du gaur goizean, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren Osoko Bilkuran, Fernando Grande Marlaska Barne ministroa buru zela. Bilera hori lehen aldiz egin da La Palmako Lehendakarien Konferentziaren ondoren, han Babes Zibileko Sistema Nazionala bultzatzeko hartutako erabakiak abian jartzeko helburuarekin.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.