2022ko apirilaren 4a

Nafarroak 30 milioi bideratuko ditu Sakanako zonaldeko garapen industrialerako

Chivite Lehendakariak toki entitateekin Irurtzunen egindako Elkarrizketa Konferentzian iragarri du, eta errepideak hobetzeko 2 milioiko inbertsioa ere nabarmendu du
Chivite Lehendakaria Sakanako toki entitateekin eginiko Elkarrizketa Konferentziako buru. Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Gobernuaren eta toki entitateen arteko Elkarrizketa Konferentzia berriaren bosgarren topaketaren buru izan da gaur goizean Irurtzunen, eta Foru Gobernuak Sakanako eremuaren garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa adierazi du. Ekitaldian, Chivitek 2021eko eta 2022ko jarduera nagusiak errepasatu ditu, besteak beste, Arakil, Irurtzun, Altsasu eta Lekunberriko industrialdeetan 30 milioi euroko inbertsioa egitea, inguruko errepide-sarea hobetzeko 2 milioi, eta Arakil parean autobiaren gaineko korridore ekologikoa sortzea.

Irurtzungo Kultur Etxean ospatutako topaketara bertaratu dira halaber Jose Mª Aierdi bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria eta esparruko udal ordezkariak

30 milioi eremuko garapen industrialerako eta 2 milioi errepideak hobetzeko

Bere mintzaldian, Lehendakariak aipatu du Nafarroako Gobernua nola bideratzen ari den zonalde honetako garapen industrialaren sustapena Arakil, Irurtzun, Altsasu eta Lekunberriko industrialdean planeamendua eta sustapena garatzeko 30 milioira heltzen diren inbertsioekin.

Halaber aipatu du 2 milioi euro baino gehiago bideratuko direla esparru honetako errepide-sarea eguneratze eta hobetze aldera. Horren harira, azkenaldian Irurtzungo saihesbide berrirako lanak jarri dira abian, 1,1 milioiko aurrekontu batekin; 650.000 euro kontsignatu dira Izurdiagako A-15erako lotune bat eraikitzeko; 360.000 euro Goizuetako NA-4150 errepideko bihurguneak hobetzeko proiekturako.

Sakanako korridore ekologikoaren sorrera

Chivitek azaldu du REACT funtsen 5 milioirekin finantzatua izan den Sakanako korridore ekologiko baten sorrerarako proiektua. Korridore hau Etxarri Aranatz barrutiko eta autobidearekiko 100 metro ingurura dagoen faunaren pasagune goratu batean datza eta Aritzalko izeneko hariztiko bi esparruak konektatuko lituzke. Jarduketaren helburua da “kontserbaziorako garrantzi handia duen konektagarritasun ekologiko bat ebaztea, zeren toki ekonomiarako bultzada garrantzitsua ekarriko du”, azpimarratu du.

Osasuna, Hezkuntza eta Berrikuntzako beste jarduketa batzuk

Osasunaren harira, Lehendakariak aditzera eman du laster Altsasuko osasun-zentroan plaza finkoarekin lanean hasiko diren hiru medikuren berri, “zeinek lagunduko dute kalitate asistentziala hobetzen”, plantilla horren behin-behinekotasuna murriztuz.

Hezkuntza arloan, gogorarazi du datorren ikasturtean CIP Sakanaren heziketa eskaintza hedatu egingo dela maila gehiagorekin eta ikasturte honetan Nafarroako lehenengo ATECA ikasgeletako bat estreinatuko dela, “prestakuntza emateko teknologia aplikatuko eremuak, adibidez, errealitate birtuala erabiliz”, esan du Lehendakariak. “Hezkuntza arloan heziketaren eta berrikuntzaren hobekuntzarako apustu garbia da”.

Lehendakariak aipatu du Nafarroako Gobernuak Sakanako Garapen Agentziarekin sinatu zuen hitzarmena ere, banda zabalaren ezarpena errazteko asmoz, zeinek 116.000 euroko inbertsio bat suposatu duen abiadura handiko Internet 19 udalerritara eramateko.