2022ko otsailaren 9a

Nafarroak eraginik gabe utziko ditu COVID-19aren aurkako ezohiko neurriak hilaren 15etik aurrera, eta pertsona ahulenen babesa lehenetsi du

Ostalaritzako eta gaueko aisialdiko lokaletako ohiko baldintzak eta ordutegiak berreskuratuko dira, eta ez da beharrezkoa izango COVID pasaportea;  maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango ikastetxeetako jolastokietan, eta barnealdeetan eta ekitaldi jendetsuetan mantenduko da
collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, egoera epidemiologikoaren arabera, otsailaren 15eko 00: 00etatik aurrera COVID-19ari eusteko ezarritako ezohiko neurriak indarrik gabe uztea erabaki du.