2022ko azaroaren 22a

Nafarroako Osasun Sistema Publikoko profesionalek humanizazioko esperientziak eta jardunbide egokiak aurkeztu dituzte Baluarten

Jardunaldia pazienteen eta senideen elkarteei ireki zaie aurten, horiek baitira azken bi urteetan lortutako emaitza positiboak bateratzeko gakoak
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Osasun Sistema Publikoko profesionalek azken bi urteotan Foru Erkidegoan egindako jardunbide egokiak aurkeztu dituzte gaur goizean. Humanizazioko Jardunbide Egokien II. Jardunaldia pazienteen eta senideen elkarteek parte hartzera ireki da; izan ere, ikuspegi guztietatik emaitza positiboak dituzten esperientziak partekatzea (pazienteena eta osasun-profesionalena) funtsezkoa da osasun-arreta hurbilago eta kalitatezkoago batean aurrera egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).