2021ko abenduaren 17a

Nafarroako Odol eta Ehun bankuak bere ordutegia hedatu du datorren ostiral arratsalderako eta etengabeko zitak 20:00ak arte gaitu ditu Iruñan

Bereziki aferesi donazioen eta AB +, AB -, 0 + eta B – odol taldeetakoen premia dago
Deskargatu irudia Irudi galeria

Herrialdeko eskualde guztietako transfusio zentroetako hemoeratorrien eta odol osagaien erreserbak egoera kritiko batean aurkitzen dira eta Nafarroa ez da salbuespena, bereziki 2021 honetako donazioen beherakadagatik eta urteko bigarren seihilekoan gertatutako osagai hauen kontsumoaren gorakadagatik. Egoera honen aurrean, Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak (NOEB) gaitu ditu, salbuespenez, Iruñako bere instalazioak goizez eta arratsaldez, etengabeko moduan, 8:00etatik 20:00etara. Jose Antonio Garcia Erce bere zuzendariak gonbitea luzatzen die duela gutxi deituak izan diren pertsona emaile guztiei zita eskatzera eta odola emateko etortzera.

Aste honetan, akats mekaniko baten ondorioz, unitate mugikorrak bere ibilbidea eten egin behar izan du eta Mendabiako udalerrian aurreikusita zeuden erauzketak egiteari utzi behar izanik. “Barkamena eskatzen diegu atzo arratsalderako eta gaur goizerako Mendabian deituta eta zita emanda zeuden pertsona emaile guztiei eta gure esku dagoen guztia egiten ari gara unitate mugikorraren zerbitzua leheneratzeko, ahalik eta azkarren zuen udalerrira itzuli dadin” jakinarazi du Garcia Erce Doktoreak.

NOEB-etik gonbitea luzatzen zaie halaber pertsona emaileei datozen astetan aurretiazko zitarekin etor daitezen Iruñako eta Tuterako bere instalaziotara.

Gogoratu behar da egoera delikatuenean dauden odol osagaien eta hemoeratorrien erreserbak direla, bereziki, AB + eta AB taldetakoak -, hala nola 0 + eta B - taldetakoak. Era berean, NOEB-ek jakitera eman du aferesiaren araberako ohiko emaileak bertaratu daitezen premia, bereziki AB taldeko aferesiaren araberako plaketa emaileak eta B taldeko aferesiaren araberako plasma emaileak.

Osasun egoera onean dauden eta donazio batetik bestera derrigorrezko epea beteta duten odolemaileak artatze aldera, Nafarroako Odol eta Ehun Bankua zabalik dago bere ohiko ordutegietan eta eskatu ahal da aurretiko zita bai Adona Nafarroako Osol Emaileen Elkarteko webgunean eta bai honako telefonoetan 848 422 500, Iruñan; 848 421 991, Tuteran; eta aferesiaren kasuan 848 422 560.