2022ko abenduaren 2a

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak ´ACE-Angel Maria de Lera 2022´ saria jaso du irakurketa sustatzeagatik

Espainiako Idazleen Elkargoak hainbat irakurketa-klubari emandako arreta berezia eta liburuzainen lana balioetsi ditu
videocam La Asociación Colegial de Escritores de España valora la especial atención a los numerosos clubes de lectura y la labor de los bibliotecarios y bibliotecarias collections Irudi galeria

La consejera de Cultura y Deporte del Gobierno de Navarra, Rebeca Esnaola ha recogido el premio ACE-Ángel María de Lera 2022, en nombre de la entidad premiada, la Red de Bibliotecas Públicas de Navarra. Al acto, que ha tenido lugar en el Instituto Cervantes de Madrid, han acudido también la directora del Servicio de Bibliotecas, Asunción Maestro; la jefa de Negociado de Proyectos Bibliotecarios, Clara Flamarique y el jefe de la Sección de la Red de Bibliotecas, Fernando Ross.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroleko kontseilaria den Rebeca Esnaolak atzo arratsaldean jaso zuen ACE-Angel Maria de Lera 2022 saria, saritua izan den Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen izenean. Ekitaldia Madrilgo Cervantes Institutuan egin zen, eta bertan izan ziren, baita ere, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria, Asuncion Maestro; Liburutegi Proiektuen Negoziatuaren burua, Clara Flamarique; eta Liburutegien Sareko Atalaren burua, Fernando Ross.

Banaketa ekitaldian zehar, kontseilariak Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak egiten duen lan bikaina nabarmendu du “zein ezinezkoa zatekeen pertsona, liburuzainen talde bikain baten lankidetzarik gabe, zeren kultura, sailkapena eta antolamendua, askotariko erabiltzaileen arreta bideratzeko funtsezkoak dira, eta neska-mutilak, biharko irakurleen, eta zergatik ez, etorkizuneko idazleak liburuez maitemintzera heltzeko sustatzaileak ere bai”. Lurraldean bere presentzia mantendu egin da, “bere indar-gunea da, izan ere, liburutegiak kulturaren ardatz antolatzaile bezala aritzen dira, hurbiltasun, komunitate eta ikusgarritasun zentroak izanik”.

Liburutegien Zerbitzuko zuzendariak bere esku-hartzean Carlos Fabreetiren esaldi bat aipatu du: “Liburutegi publikoa liburuaren benetako etxea da, bere azken aterpea, bere akropolia (zoritxarrez, ez beti erasoezina)”. Gainera, bere mintzaldiarekin jarraituz esan du “irakurketaren sustapena dela liburutegi publikoen oinarrizko zeregina. Irakurketa, liburuak eta idazleen balioa barreiatzea funtsezko jarduera da; Ildo horretatik, jarduketa ugari garatzen dira baina ez bakarrik gehiago irakurtzeko, baita hobeto irakurtzeko ere.

Horrez gain, Manuel Rico Espainiako Idazleen Elkargoko (ACE) lehendakariak bere mintzaldian “Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea” saritzeko arrazoiak azaldu ditu. Entitate sarituak Iruñean hala nola Foru Komunitateko udalerrien multzoan garatutako lan etengabea balioetsi du, irakurketa sustatzeko, horietako areto ezberdinetan idazleen presentzia bultzatzeko ahaleginagatik hala nola Nafarroako geografiaren luze-zabalean liburuzainek betetzen duten funtsezko zeregina bultzatu, suspertu eta aberasten jarduten diren 200 irakurketa klub ingururi ematen dien arreta bereziagatik.

Ekitaldiaren ondoren, partaideek irakurketaren, liburuaren eta liburutegien orainaldiaren eta etorkizunaren alde eta bereziki, idazleen guztien lanaren alde topa egin zuten.

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarea

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemak 93 liburutegi hartzen ditu bere baitan eta bi antolamendu-sistemen arabera egituratuta dago: Foru Komunitatearen lurraldean zehar barreiatutako 92 liburutegi publikoren sarea eta Nafarroako Liburutegia, publikoa zein ondarezkoa izateko helburu bikoitza betetzen duen liburutegi autonomikoa.

Liburutegi sistema honek, 72 urtetik gorako ibilbidea duen sare sendo bat eratzen du eta lurralde osoan presente dago, beraz, 83 udalerritan topa daiteke; eta zentroen sare honi liburutegi mugikorrak ere erantsi behar dizkiogu. Lehenak, etxez etxe banatu ohi ditu liburuak Pirinioetako haran batean, bigarrena berriz, Lizarraldeako 26 udalerri txikitan bere zerbitzua martxan jartzear dagoen bibliobus bat da.

Zentro hauek, barne hartzen dituzten komunitateko bizitza kulturalaren funtsezko atalak dira eta hori agerikoa gertatzen da euren ekimenari jarraiki edota beste liburutegi, tokiko entitate edo ikastetxeekin elkarlanean antolatu eta garatzen dituzten askotariko jarduera ugariak bistaratzen direnean.

Jardueren artean daude liburutegietako ohiko jarduera interesgarriak, ipuin kontalariak, eskola-umeen bisitak edo dagoeneko egonkortuta dauden irakurketa klubak, zein betiere hedatuz doan, gero eta inklusiboagoak eta anitzagoak izanik, eta horiez gain, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, lehiaketak, autoreekin eginiko topaketak, musika kontzertu eta errezitalak nahiz dantza emanaldiak; jarduera hauek ez dagozkio ikasteko edo eremu lasai bezala ezagutzen dugun liburutegiari, aitzitik, erabat egokitzen dira topaketa edo kultura esperientzien trukea helburu duten esparru batekin.

2021ean zehar, totalean, 2.700 jarduera zenbatu dira, liburutegietako pertsonalak bere kabuz edo beste profesionalekin lankidetzan sustatu, antolatu eta zuzendu izan zituenak. Irakurketa klubak: 750; Hitzaldiak: 285; Ipuin kontalariak: 327; Ikastaroak eta tailerrak: 271; Erakusketak: 531; Bisita gidatuak: 181; Beste batzuk: 355.