Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Informatika Sistemetako goi-mailako teknikariaren 13 plaza sortu ditu Administrazioaren digitalizazioa bultzatzeko
2022ko otsailaren 9a
Nafarroako Gobernuak Informatika Sistemetako goi-mailako teknikariaren 13 plaza sortu ditu Administrazioaren digitalizazioa bultzatzeko
Estrategikotzat jotzen diren lan-ildoetara bideratuko dira, hala nola telelana, zibersegurtasuna, gaikuntza digitala, adimen artifiziala edo telemedikuntza.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bat onetsi du, eta horren bidez, baimena eman du Informatika Sistemetako goi-mailako teknikariaren 13 plaza sortzeko. Plaza horiek Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazio eta Digitalizazio Zuzendaritza Nagusiari atxikita egongo dira, eta Foru Komunitateko Administrazioaren digitalizazioa bultzatzen lagunduko dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).